Maialen López eta Iñaki Goikoetxea Hemen Gaude proiektuaz arituko dira Dunboako auzo elkartean otsailaren 26an

Maialen López eta Iñaki Goikoetxeak “Hemen Gaude, euskaldunon urratsetan” proiektua aurkeztuko dute Dunboako auzo elkartean. Hitzordua otsailaren 26an, astelehenean, 19:00etan izango da. Gaztelaniaz izango den hitzaldi honetan, argazki eta bideoen bidez, euren abenturak eta aurkitu zituzten istorio interesgarriak azalduko dituzte. Ekitaldirako sarrera librea izango da, aretoaren edukiera bete arte.

Maialen López eta Iñaki Goikoetxea irundarrek Hego Amerikako bederatzi herrialde zeharkatu zituzten 2022 eta 2023 bitartean, hemendik bidalitako auto txiki batekin. Zazpi hilabetetan 33.000 kilometro baino gehiago egin zituzten, Argentinatik Kolonbiara, eta kontinenteko leku ospetsuenak ezagutzeaz gain, euskaldunekin, euskal kulturarekin eta Irunekin lotura duten pertsonak elkarrizketatu zituzten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude