Maiatzaren 26an Aranzadi elkarteak Enarak proiektua aurkeztuko du Irunen

Garapen Jasangarriko Arloak jakinarazi duenez, ostegun honetan, hilak 26, 19:00etan, Palmera-Montero Gunean, Aranzadi Zientzia Elkarteak herritarren zientziaren eta ingurumen hezkuntzaren esparruko proiektu berritzaile bat aurkeztuko du, hiriko hegazti intsektujaleei buruzkoa: ENARAK. Aurreikusten da hitzaldiak ordubeteko iraupena izango duela eta bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.

Irungo Udalak proiektu horretan parte hartzen du eta proiektuak hainbat helburu ditu:

– Herritarrak heztea eta sentsibilizatzea biodibertsitatearen garrantziaz, batez ere hagazti-fauna hiri-inguruneetan.

– Enara arruntari, enara azpizuri eta sorbeltz arruntari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.

– Boluntarioen sare bat sortzea, udalerri barruan dauden enara arruntaren, enara azpizurien eta sorbeltz arruntaren habien jarraipena egiteko. Udalerriko herritar interesdunek protokolo zientifiko bati jarraituz egingo da jarraipen hori.

Laburbilduz, proiektuaren helburua herritarrak trebatu eta beraiekin lan egitea da, hegazti intsektujale horien udalerriko populazioaren ezagutza sakona izateko.

Horretarako, informazio-hitzaldi bat antolatu da, herritarrei proiektua aurkezteko eta Irungo hegazti horien populazioen datuak partekatzera animatzeko.

Lortutako datuak Kutxa Fundazioak Gipuzkoa mailan finantzatzen duen bisore batean sartuko dira. Horri esker, erraz erregistratu eta lokalizatu ahal izango dira hegazti intsektujale horien habiak. Proiektuak interes handia du, eta herritarren zientzia sustatu nahi du, eta konpromisoa duten eta laguntzeko gogoa duten herritarren parte-hartzea behar du, hegazti horien kontserbazioa babesteko udalerri-sare handi bat eraikitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude