Irungo Udaleko Kultura Arloak Petti Bandaren eta Juárez talde iruindarraren kontzertu bat antolatu du. Igande honetan izango da, hilak 5, Amaia KZko agertokian, 19:00etan.
Petti Bandak eta Juárezek Mark Laneganen omenez emango dute kontzertua. Mark Lanegan musikari iparramerikarra (1964-2022) grunge-aren ikonoa eta Screaming Trees taldeko burua izan zen, eta Queens of the Stone Age taldeari lagundu zion.
Agertoki alternatiboan nabarmendu zen, eta, igande honetan, hil eta urtebetera, berriro gozatu ahalko dugu, Petti Bandari esker. Pettik berak (Joseba Irazoki musikariak), Joseba B. Lenoir gitarristak, Iñigo Telletxea baxu jotzaileak eta Igor Telletxea bateria jotzaileak eratzen dute Petti Banda.
Petti Bandaren kontzertuaren ondoren, Juárez iruindarrek osatuko dute emanaldia. Cristina Sixtina abeslari eta gitarristak, José Capilla abeslari eta gitarristak, Hispano Rodríguez baxu jotzaileak eta Iñigo Maya bateria jotzaileak eratzen dute Juárez.
Sarrerak Amaia KZren webgunean eskuratu daitezke, baita txarteldegian ere, emankizuna baino ordubete lehenagotik, sarrerarik geratzen bada betiere, 8 euroan.
Mark Lanegan
Mark Lanegan musikariaren ahotsaren sakontasunak grungearen tonua markatu zuen, Screaming Trees taldearen bidez, zeina 1985 eta 2000 artean aritu zen. Ondoren, Laneganek bakarka hasi, eta hamaika disko argitaratu zituen, blues oso pertsonal baten eta sustraietako rockaren inguruan; era berean, zenbait talderi lagundu zien, hala nola Soulsavers eta Queens of the Stone Ageri.