Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Irungo Udalak, erdintasun Zerbitzuaren bitartez eta beste udal departamentu batzuekin elkarlanean, eta Irungo emakume elkarteek eta/edo elkarte feministek. Nazioarteko eguna ospatzeko egitarau oparo bat aurkezteko.
Martxo osorako, guztira, 30 jarduera antolatu dira. Nagusietako bat martxoaren 8an bertan izango da: 12:00etan, elkarretaratzea egingo da, San Juan plazan: “Egunero izan beharko luke martxoaren 8a”. Berdintasuneko ordezkari Miren Echevestek ” herritarrak bertaratzera eta gizartearen esparru guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna izan dadin erreibindikatzera animatu” ditu. Era berean, nabarmendu du “zer-nolako garrantzia izango duen Istillaga plazak 2023ko martxoaren 8an. Izan ere, Emakumeen Etxea elkartearen eta Berdintasun Zerbitzuaren artean, hainbat jarduera antolatu ditugu laster ekipamendu berria irekiko den lekuan bertan. Gainera, oso albiste ona da Martxoaren 8ko Asanbladak arratsaldeko manifestazioa plazan bukatzea erabaki izana, ordurako programatu baitugun emanaldiaz gozatzeko aukera izango baitugu. Herritar guztiak Irungo kaleetara irtetera eta berdintasuna eta emakumeok gure gizartean betetzen dugun eginkizuna erreibindikatzera gonbidatzen ditugu”.
Elkarretaratzeaz gain, nabarmentzekoak dira bestelako jarduera batzuk, hala nola ahalduntze tailerrak, zine emanaldi feministak, emakumeen inguruko gaiei buruzko hitzaldiak eta antzezlan feministak; askotariko jarduerak, baina helburu bakarra: gizarte bidezko, berdinzale eta libreago batean aurrera egiteko bidean genero berdintasunaren beharraz kontzientziaraztea.
Azkenik, aipatzekoa da berdintasun printzipioaren zeharkakotasuna egitaraua osatzerakoan, Udaleko arlo bat baino gehiago elkarlanean aritu baitira hura prestatzen: Gazteria, Kultura, etab.
Hauxe da Emakumeen Nazioarteko Egunari loturik Irunen antolatuko diren ekitaldiak: