Abuztuaren 19, 20 eta 21ean XXI. Bidasoa Folk jaialdia ospatu da Hendaian, Hondarribian eta Irunen, hurrenez hurren, hiru udalen eskutik, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Jaialdi hau Txingudiko badiako udako agendaren parte da.
Festibalaren antolatzaileek oso positiboki baloratu dute jendearen parte-hartzea eta bertan izan ziren artisten kalitatea. Guztira 900 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren. Hainbat jatorritako musiken aniztasunaz zuzenean gozatu eta parte hartu zuen publikoa, artista-taldeek animatuta.
Jaialdia ostiral gaueko 21:00etan hasi zen Michel Etcheverryren kontzertuarekin Hendaiako Gaztelu Zahar Frontoian, besteak beste “Ezinago maitaturik” bere hogeita zortzigarren albuma aurkeztuz. Bigarren kontzertua, O «Carolan» taldearena izan zen, Turlough O «Carolan» (1670-1738) harpa jotzaile irlandarrean inspiratutako musikarekin eta Espainia, Frantzia eta Erdialdeko Europako eskualde eta kulturetako pieza tradizionalekin.
Larunbatean, festibala Hondarribiko Arma Plazara mugite zen Mediterraneoko Ensemble Andalusí eta Celina da Piedade taldeekin. Bi kontzertu horiek oso animatuak izan ziren, eta ikusleen partaidetza handia izan zuten, dantzatzera ere animatu baitziren.
Aurtengo jaialdiari amaiera emateko, Uxia & Javier Ruibal taldeak “De tu casa a la mía” kontzertu koloretsua eskaini zuten igandean Irungo Juncal Plazan, Rosalia eta Lorca poeta unibertsalen erretratu musikala.
Bidasoa Folken espiritua
2001ean sortua, kultura arteko proiektu honen hasierako asmoa zen mugaz gaindiko folk musika jaialdi bat antolatzea Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalen artean, BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAREN bidez.
Udalen arteko lankidetza horrek aukera eman du antolakuntza mailan ahalegin guztiak elkartzeko eta kalitatezko folk musika jaialdia aurkeztu ahal izateko doaneko kontzertuen bidez, era guztietako jendea erakarri ahal izateko: Bidasoaldeko herritarrak eta bisitariak, gazteak eta hain gazteak ez direnak, zaleak eta jakin-nahia dutenak…
Jaialdi honek aukera ematen du Bidasoa-Txingudi Eskualdea kultur eta turismo intereseko gune gisa garatzeko eta era berean hainbat herrialdetako musikari eta tradizioei balioa emateko. Gainera, jaialdi honen kultur eta musika aniztasunak agerian uzten du Bidasoa-Txingudiko lurraldeak berak duen kultur aniztasuna.
Jaialdi paregabe honek irauten duen bitartean Bidasoa-Txingudi eskualdeko herritarrak biltzea eta elkar hobeto ezagutzea ere bada Bidasoa Folken beste izateko arrazoietako bat.