Egun horretan bertan Zabaltza plazan urteko lehen igande sasoia antolatu zen
Martxoaren 31ean Irungo kaleetan Miliak Osasunaren Alde kirol jardunaldia antolatu zuen Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak. Goizeko 10:00etatik aurrera Kolon pasealekuko inguruak jendez bete ziren probetan parte hartu edo lasterkariak animatzeko. Kirola praktikatzeko aukeraz gain, elkartasunerako tartea izan zen, Milia Solidarioko dortsalekin bildutako dirua minbiziaren aurkako Bidasoa AECC elkartearen delegazioa laguntzeko erabili baitzen.
Super Amara Bidasoako Atletismo Taldeak jardunaldi hau antolatu duen laugarren urtea izan da hau. Errelebo lasterketa soil bat bezala jaio zen lasterketa urteen poderioz aldaketa ugari jasan ditu, era askotariko parte-hartzaileentzat egokia izan daitekeen proba batean bihurtu arte.
Eguneko lehen ekintzak goizeko 10:00etan abiatu ziren adineko pertsonei zuzendutako Ttipi-Ttapa ibilaldi osasuntsuarekin. Irun eta Hondarribian ibiltzeko irteerak antolatzen dituen taldea miliaren ibilbidearen barnean abiatu zuen pasa den igandeko irteera.
10:45etan IV. Salto System Errelebo Lasterketari irteera eman zitzaion. Probako honetan helmuga zapaldu zuen lehen taldea Flooting Team taldeko gizonezkoak izan ziren. Lehenengoak izateaz gain, probaren errekor berria ezarri zuten, 20 minututan burutu baitzuten lasterketa osoa. Emakumezkoen artean Hamster Team izan zen garailea eta talde mistoetan, berriz, Salto System taldea.
Ostean, Hanbike eta aulkientzako Milako Lasterketako parte-hartzaileak izan ziren Kolon Pasealekuko ibilbidea zeharkatzen hurrengoak. . Ondoren, Desgaitasun Intelektualak dauzkaten kirolariei zuzenduriko Mila Erdiko lasterketa ospatu zen. Haiekin batera, senideek, BAT taldeko kirolariek eta lasterketan parte hartzeko nahia izan zuen edonork izan zuen lasterketa egokituan parte hartzeko aukera.
Eguerdiko 12:00etan, lehiarako bigarren probaren txanda izan zen, Bikotekako Irungo 3 Miliak lasterketarekin. Bikote misto, maskulino edo femeninoek 3 miliako ibilbidea osatu zuten. Proba honetako kategoria ezberdinetako irabazleak Saioa Goyeneche eta Leire Martínez, Hoki Guerrero eta Julen Ibañez eta Iñaki Gavela eta José Antonio Gómez de Arriba izan ziren.
Proba solidarioa
Eguneko ekintza solidarioaren probarekin itxiera eman zitzaion igande goizean zehar antolaturiko kirol proba ezberdinei. Bidasoako Minbiziaren Kontrako AECC elkarteren delegaziora %100ean bideratuko diren 3 euroko dohaintzaren truke edonork izan zuen Familientzako Martxa Solidarioan parte hartzeko aukera. Parte hartzaileek ibilbidea korrika edo oinez egiteko aukera izan zuten adin-mugarik gabeko proban. Guztira 350 dortsal saldu ziren eta 2.000 euro inguru bildu ziren.
Igande Sasoi
Osasunaren Aldeko Miliak jardunaldiaz gain, urteko lehen igande sasoia antolatu zen igande horretan bertan Zabaltza plazan. Horretarako, atletismoaren munduarekin loturiko kirol ezberdinak probatu ahal izateko materiala Zabaltza plazara hurbildu zuen Bidasoa Atletiko Taldeak. Honela, haurrek kirola praktikatu eta atletismoarekin loturiko kirol diziplina ezberdinak probatzeko aukera izan zuten.