Modaz pasatuak al daude blogak?

Blog word.

 

Blogak sortzeko erritmoa beti izan da haien desagerpenaren edo abandonuaren parekoa, eta baliteke gaur egun uste baino dezente gehiago abandonatuta egotea. Ez nau harritzen: lan handia eta etekin eskas samarra.
Dena den, 2008an jada hitz egiten zen, lehenago ez bazen, blogen modaren akaberaz, eta lelo horrek honez gero ematen du udako kanta zahar bat, eguzki izpi bat atera orduko burura datozkigun horietakoa.
Beharbada, gai pertsonalak edota elkarren arteko loturarik gabeak jorratzeko blog bat erabiltzea bai da iraganeko kontua. Gaur egun, norbaiten kezkak ezagutu, jarraitu edota hari buruzko txutxu-mutxuak nahi izanez gero, sare sozialak askoz ere eragingarriagoak dira.
Alabaina, blog profesional eta teknikoek indartsu segitzen dute sarean, jende askori kontsulta- eta informazio-bide eskaintzen dioten heinean.
Horren froga da Google Reader (historian izan den feed edo blog-suskripzioen irakurgailu nagusia) desagertu orduko, Feedly, Flipboard eta halako aplikazioak jaun eta jabe direla Android eta IOS App Store delakoetan, milioika deskarga dituzte eta. Alegia, blogak kontsumitzen jarraitzen dugu, hainbeste ezen haien jarraipena aldiro egin ahal izateko, eskuz ezin eta hartarako aplikazioak behar izaten baititugu.
Bestetik, oraindik orain baliabide dinamiko bakarra da markek eta profesionalek erabat kontrolpean edukitzen jarrai dezaketena. Izan ere, sare sozialak ez dira gureak eta beraz ez dugu eragiteko gaitasun handirik normalean estrategia komertzialengatik izaten duten eboluzioan.
Hortaz, pleistozenoko 1.0 webgune bat baino errazago eguneratu daiteken zerbait nahi izanez gero, oraingoz ez dago beste alternatiba askorik. Hori bai, presta ezazu gai sorta bat, zeren eta zailena horixe baita, intereseko gaiak maiztasunez plazaratzea.

Pablo Moratinos
Marketing online-aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude