Hiriak mugikortasun elektrikoaren aldeko urrats berria eman du Irungo Udalak erositako lau furgoneta %100 elektrikoen bitartez. Batez ere udal-brigadari zerbitzua emateko erabiliko dira furgonetak, baina udaleko arlo gehiagoren artean ere partekatuko da erabilera. Eragiketa horren bidez, 23 urtetik gorako gasoliozko ibilgailuak txatar bihurtuko dira, mantentze-gastu handiak baitituzte.
Miguel Ángel Páez Escamendi jarduneko alkateak azaldu duenez,”jasangarritasuna etengabe presente dago gobernu honek hartzen duen edozein erabakitan, baita udalaren jarduerarako behar diren ekipamenduez hornitzeko orduan ere”. Lau furgoneta elektriko horiek udalaren egiturara gehituta, furgoneten % 47 elektrikoak izatea lortu da. “Norabide horretan abiatu ginen, 2015. urtean lehen ibilgailu ekologikoak erosi genituenean, eta, dagoeneko, Udaltzaingoak eta Babes Zibilak, brigadek eta hainbat udal-zerbitzuk ibilgailu jasangarriak erabiltzen dituzte”, esan du Miguel Angel Paezek.
Zehazki, Irungo Udalak honako furgoneta hauek erosi dizkio furgoneta elektrikoak fabrikatzen munduko liderra den MAXUS enpresari guztira 220.000 euroan:
- 2 furgoneta handi, MAXUS -E DELIVER 9 L3H2 marka
- Furgoneta ertain 1: MAXUS- E DELIVER 3 LWB marka
- Furgoneta txiki 1: MAXUS –E DELIVER 3 SWB marka
Furgoneta horiek erosteko, jasangarritasunaren alderdi teknikoak baloratu dira, hala nola motorraren potentzia, gidatzeko autonomia, eta kontsumo elektrikoak eta kargatzeko denbora osoa, eta baita ekipamenduak eskaintzen dituen sendotasuna eta segurtasuna ere. MOVES III Planaren barruan, ibilgailu elektrikoen salmenta bultzatzeko diru-laguntzen ildoaren barruan, Irungo Udalak eskaera formalizatu du, Energiaren Euskal Erakundearen aurrean, ibilgailu elektriko horiek erosteko eta ibilgailu zaharrak txatar bihurtzeko.
Jasangarritasunean oinarritutako ibilgailu sarea
Lau furgoneta berriekin nabarmen handitzen da udalak dituen ibilgailu jasangarrien ehunekoa ibilgailu-atalean. Udal-furgoneten % 47 elektrikoak dira, lehenengoa 2018an erosi zela. Udalaren ibilgailuen % 30 “berdeak” dira, horietatik % 100 elektrikoak eta hibrido entxufagarriak, eta % 41, entxufatzen ez diren hibridoak kontuan hartuz gero.



