Oiasso Museoak Egiptomania zikloaren azken hitzaldiarekin amaituko du 2023ko hitzaldi-denboraldia

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Oiasso Museoak Antzinako Egiptoko historiari eta arkeologiari eskainitako Egiptomania zikloaren azken hitzaldiarekin amaituko du 2023ko hitzaldi-denboraldia. Oraingo honetan Goizane Urrutia Gutierrezek, Euskal Herriko Unibertsitatean Historian graduatua eta Antzinateko Zientzietan doktoregaia denak, “Los retratos de El Fayum” izeneko hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, hilak 15, 19:00etan.

Egiptoko El Fayum nekropolian aurkitutako momiak estaltzen zituzten greko-erromatar garaiko erretratuak ospetsuak dira, piezen edertasunagatik eta errealismoagatik. Gainera, antzinateko altxor piktoriko handienetako bat osatzen dute. Hitzaldi honekin Oiasso museoak UPV/EHUrekin elkarlanean urte honetan eskaini duen Egiptomania zikloa itxiko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude