Pablo Fuentes, Yecben: “Sare sozialek erakutsi didaten desberdintasunak erakargarriak direla”

Argazkia: Estudio Gover

Pablo Fuentes ezagunagoa da Yecben izenez sare sozialetan. Bere burua bi metro dituen abeslari bakar gisa deskribatzen du eta Tik Tok zein Instagram sare sozialetan milaka zenbatzen ditu jarraitzaileak. Venezuelako Araia herrian jaio zen arren, bere talentua munduan zehar ezagutarazteko nahiak Iruneraino ekarri du. Yecbenek, kantu artean, bere burua aurkeztu du.

Nola aurkeztuko zenioke zure burua ezagutzen ez zaituen norbaiti?
Nik artea egiten dut. Artea eta musika egiten dut, eta une honetan eduki sorkuntzan zentratuta nago. Konturatu naiz sare sozialek zaren bezala agertzeko aukera ematen dizutela eta jendeak zu ezagutzeko modua direla. Gehien egiten dudana musika eta entretenimendua sortzea da. Buru-belarri lanean ari naiz eduki eta bideo biralen sorkuntzan, oso arrakastatsuak baitira. Bi metro neurtzen ditut eta horrek Tik Tok eta Instagramen jende asko erakartzen du.

Zergatik erabiltzen duzu Yecben izena sare sozialetan?
Yecben izena sortzeko nire familiako kideen izenak hartu nituen. Yesenia, Sergio eta Ruben. Hiruak Venezuelan dauzkat eta haiek omentzeko izen hau aukeratu nuen. Era berean, sare sozialetan ezagunagoa izateko izen berezi bat aukeratzen saiatu nintzen. Sare sozialetan Pablo edo Pablo Esteban izena duten milaka pertsona daude. Hiru hilabete eman nituen izen ezberdin hori aurkitzeko milaka proba egiten eta azkenean egun ordezkatzen nauen izen bakarra aurkitu nuen.

Nola jakin zenuen sare sozialak zirela zuk jarraitu beharreko bidea?
Ez dakit zehazki noiz izan zen. Dena Tik Tok plataformarekin hasi zen, nire bizitza aldatu baitzuen. Aurretik Instagramen kontu bat nuen, baina algoritmoa oso konplexua denez nire kontua hilik zegoen. Behin nire lagun batek altua eta liraina izateaz gainera, ezaguna izaten lagundu diezadaketen ezaugarriak neuzkala esan zidan eta Tik Token kontu bat irekitzera animatu ninduen. Egia esan, nik ez nuen aplikazioan gehiegi sinesten eta pandemian sartu ginenean bertan eduki gehiago sortzen hasi nintzen. Sorpresa hartu nuen Tik Token oso ezaguna izaten hasi nintzenean, oharkabean 140.00 jarraitzaileetara iritsi ginelako eta egun 700.000 gara. Iruditzen zait lan egiteko Instagram aldiz, serioagoa dela.

Noiz hasi zinen musika sortzen?
Musika odolean daramat. Nire aita nire herriko Ondare Kultural Biziduna da. Bera perkusionista da, beraz, ni horrekin jaio nintzen. Nire ama ere abeslaria da eta txikitatik musikaz inguratuta bizi izan naiz. Nire anaia gitarra jotzailea da, eta gitarra jotzen ikusten nuenean, neskez inguratuta, nik argi izan nuen botere hori nahi nuela. Harrezkero, pixkanaka musikan sartzen hasi nintzen.

Egunero sare sozialetarako edukia sortzea erraza da?
Ez da batere erraza. Garrantzitsuena jendeari interesgarria izango zaion gai bat topatzea da. Altua naizenez, beste pertsonen altuerarekin alderatuz bideoak egiten ditut eta jendeari asko gustatzen zaio hori. Konturatu naiz jendeari gauzak neurtzea eta konparatzea asko gustatzen zaiola. Hori da jendea erakartzeko dudan modua, baina Instagrameko kontua ikusten dutenean musika ere egiten dudala ikusten dute. Sare sozialek erakutsi didate desberdintasunak erakargarriak direla, pantailara zure begiak itsastea lortzen baitute. Horregatik, oso altua naizela aprobetxatzen saiatzen naiz.

Zure eguneroko bizitzan sareetan pertsonaia ezaguna zarela nabaritzen duzu?
Bai, kaletik noanean jende askok ezagutzen nau eta jada ezin naiteke lasai atera kalera. Segituan hasten dira nire izena oihukatzen: Yecben, Yecben! Askok adibidez beraiekin argazkiak ateratzea eskatzen didate. Yecben izena aukeratu aurretik Pablo izenez ezagutu nuen jende askok orain Yecben izenez deitzen nau. Sinestezina da noraino iritsi daitekeen influentzia.

Ez zara egunero sare sozialetan agertu beharraz nekatzen?
Lehen edertasun spa batean egiten nuen lan eta denbora galtzen ari nintzela sentitzen nuen. Nire talentua beste norbaiti ematen ari nintzaion, baina oso eskertuta nago pertsona horrek lana eman zidalako eta nigan sinetsi zuelako. Bi urte lanean eman eta gero horrek asko lagundu zidan nire bizitzarekin zer egin nahi nuen hausnartzeko. Orain sare sozialetan eta edukiak sortzen lan egiten dut. Nire musika ezaguna egiten ari da, kontzertuak eta komunikabideetan elkarrizketak ditut. Hau lan bat da eta ez badiozu zure ahaleginaren % 100 eskaintzen, ez duzu emaitzarik lortuko. Serioski hartu behar da, ez du balio noizean behin alde egitea.

Zer proiektu dauzkazu orain eskuartean?
Orain musikari arreta handia eskaintzen ari natzaio. Apirilaren 3an Bilboko Santana aretoan kontzertua dut. Abuztuaren 24an, berriz, Iruñeko Dali aretoan reggetoi munduko abeslari famatu batekin abestuko dut. Tiki izeneko abesti famatu bat dut, oso dibertigarria eta erakargarria dena. Estrategia edonork dantzatu dezakeen abesti bat sortzea izan zen. Jendeak musika entzuten duenean edo parrandan ateratzen denean ez ditu aholkuak entzun nahi, bere arazo eta kezkak ahaztu nahi ditu. Oso eskertuta nago jasotzen ari naizen maitasun guztiarengatik.

Nola ikusi nahiko zenuke Yecben etorkizunean?
Etorkizunean pentsatzen dudanean oraindik lortzeko dauden hainbat helburu etortzen zaizkit burura. Billboard sarietara iritsi nahi dut, nola ez, nire managerraren laguntzarekin, lan zoragarria egiten baitu kameren aurrean ikusi ez arren. Zure proiektua argi duzunean jende asko batzen zaizu bidean zure ametsa lortzen lagundu nahian. Nire amets nagusia Billboardetara iristea da eta badakit lortuko dugula, estrategia landuari, esfortzuari eta lan jarraituari esker.

 

Elkarrizketa osoa Txingudi Onlinen ikusgai.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude