Publiko mota guztientzako ekintzak proposatzen ditu udazkeneko kultur agendak

Nuria Alzaga Kultura ordezkaria Oiasso Museora hurbildu zen atzo udazkeneko kultur agenda aurkezteko. Horrela, prentsaurrekoan urrian, azaroan eta abenduan Irunen egingo diren jarduera guztiak biltzen dituen udazkeneko kultur agenda aurkeztu zen. Antolatutako jardueretan aldaketarik egonez gero, udalaren webgunearen bitartez jakinaraziko dira.

Ordezkariak adierazi duenez, kultura aldetik oso arrakastatsua izan da aurtengo uda.  “Duela gutxi, balantze guztiz positiboa egin genuen, eta uste dugu aurkezten dugun udazkeneko agenda hau udakoa bezala baloratuko dugula hilabete batzuk barru”, adierazi du Nuria Alzagak. Gainera, Kultura ordezkariak azaldu duenez, eta Udaletik beti egiten duten bezala, beste behin ere beraiekin elkarlanean ari diren hainbat tokiko elkarte eta erakunderen eskutik doaz.

Udazkeneko kultur agendan, Rodrigo Cuevas bezalako izenak nabarmentzen dira bereziki, eta horiekin batera, FICAB eta tokiko aktiboak ere distiratsu agertzen dira hemendik urte amaierarako programazio osatuan.

Publiko guztientzat

Bidasoko Nazioarteko Zinema Arkeologikoaren Jaialdia (FICAB) 2001. urtean sortu zen, eta, dagoeneko, udazkeneko klasiko bat da Irunen. Urteroko hitzordua da, eta bertan, bat egiten dute dokumental historiko eta arkeologikoetan espezializatutako ekoiztetxe ospetsuenek eta kalitatezko ikerketa arkeologikoak egiten dituzten ekoizpen txikiak.

Aurten, XXIV. edizioan, dagoeneko “Zilarrezko Ezteien” bezperan, nobedade gisa, Mendibil Merkataritza Guneko zinema-aretoek FICABen aurkezten diren filmak proiektatuko dituzte. Apustu garbia da, hirian dagoeneko sendotuta dagoen jaialdi hau indartzeko, publiko berriekin konektatzeko esparru berri bat eskainiz.

Udazkeneko programazioko beste plater nagusi bat IV Dibertsitate Galan da. Oiasso, TOPIC eta Chillida Leku Museoek antolatuta, musika, dantza eta antzerki festa bat da non dibertsitatetik egindako sorkuntzei espazioa ematen zaie. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Menchu Gal salan Nestor Basterretxeari buruz eta bere lotura Irunekin dagoen erakusketaren harira, urrian paseo gidatuak eskainiko dira hirian zehar Fernando Garcia Nieto historialariaren eskutik.

Udazkeneko kultur agenda:

  • Urriaren 5ean, larunbatean eta 20an, igandean: Nestor Basterretxeari buruzko paseo gidatuak, Fernando Garcia Nieto historialariaren eskutik.
  • Urriaren 11n, ostiralean: Oiasso Museoan IV Dibertsitate Gala egingo da, Oiasso Museoa, TOPIC eta Chillida Lekuren arteko elkarlanari esker.
  • Urriaren 27an, igandean: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak hartuko ditu Ficobak.
  • Azaroaren 9an, larunbatean: Kontzertua: Organoko XI. Azkue Memoriala, Esteban Landarten eskutik, Junkaleko elizan.
  • Azaroaren11tik 16ra: FICAB.
  • Azaroaren 16an, larunbatean: Valeria Rosen bakarrizketa, Ficoban.
  • Azaroaren 24an, igandean: Irun Hiria Musika Bandak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua emango du, oraindik zehaztu gabe dagoen lekuan.
  • Azaroaren 30ean, larunbatean, eta abenduaren 1ean, igandean: Madama Butterfly opera Amaia KZn.
  • Abenduaren 12an, ostegunean: Atzokoak eta Kontserbatoriokok Bandaren kontzertu Amaia KZn.
  • Abenduaren 12an, ostegunean: Zure abenturaren bila: “Peru, Machu Picchu baino zerbait gehiago”, Amaia KZn.
  • Abenduaren 14an, larunbatean: Rodrigo Cuevasen kontzertua, Amaia KZn.
  • Abenduaren 15ean, igandean: Gabonetako ongintzazko kontzertua.
  • Abenduaren 20an, ostiralean: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua Amaia KZn.
  • Abenduaren 22an, igandean: Oraindik baieztatzeko dagoen Zinema egokitua Amaia KZn.
  • Abenduaren 27an, ostiralean: Magiaren gala, Amaia KZn.
  • Abenduaren 28an, larunbatean: Bizinema: Harry Potter y el Prisionero de Azkaban Amaia KZn.

Amaia KZ obretan

Amaia KZn hilabete hauetan, hobekuntza obrak egiten ari dira, ikuskizunetan kalitate hobea eskaintzeko, eta, horretarako, hiru proiektu garatzen ari dira aldi berean. Lehenik eta behin, makineria eszenikoa berritzeko lanean ari dira, argiztapen fotovoltaikoko sistematik LEDerako trantsizioan, bi sistemak eta  ikus-entzunezkoen berrikuntza batera ibil daitezen egiturazko kableatu osoan.  Lan horiek 570.000 euroko aurrekontua dute, eta ekipamendua teknologikoki eguneratzea ekarriko dute, ikuskizunen ekoizpenean eta kalitatean eragiteko.

Bigarrenik, eta iaz irisgarritasuna ardatza hartuta erakusketa-gunean, komunetan eta irisgarritasun-seinaleetan hasi ziren lanekin jarraituz, orain sarrera nagusian ari dira lanean. Eta, azkenik, kanpoko seinaleztapena hobetzeko lanean ari dira, diseinua eguneratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude