Real Uniónek ZAIN kooperatibarekin doako prestakuntza jardunaldia antolatu du

Real Unióneko Ongizate, Prestakuntza eta Garapen Pertsonalaren Arloak, ZAIN Kooperatiba Sozialarekin batera, “Kirola haur eta nerabeentzako babesgune eta erdigune gisa” izeneko doako prestakuntza-jardunaldia antolatu du datorren abenduaren 12rako.

Jardunaldia Palmera Montero Gunean egingo da, 18:00etatik aurrera. Bidasoaldeko kirol erakundeei, entrenatzaileei, arbitroei eta familiei zuzenduta dago.

Izen-ematea doakoa da esteka honetan egin daiteke, plazak agortu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude