Recicla Birziklatu elkarteak “Hilabete bat, bilketa bat” proiektua gauzatu du

Recicla Birziklatu elkarteak eta Hendaiako San Bixente ikastetxeak indarrak eta konpromisoa batu dituzte “Hilabete bat, bilketa bat” proiektua aurrera eramateko.  2023ko irailean hasi eta aurtengo maiatzean amaitu den erronka.

Eskularruak jantzita, hilero, Hendaiako San Bixente ikastetxeko ikasleek hondakinak jaso dituzte Hendaiako Txingudiko Badiako hondartzan. Bilketetan 3 urteko txikietatik hasita 11 urteko handienetara parte hartu zuten. Recicla Birziklatu elkarteak lagundu egin die irteera bakoitzean, antolaketan laguntzeaz gain, beharrezko ezagutzak erakutsi eta natur ondarea zaindu eta errespetatzeko sentsibilizatuz.

Alkainen laguntzari esker, ikasleek beharrezko material guztia erabili ahal izan dute jarduera egiteko. Recicla Birziklatu elkartetik azaldu dutenez, “haurrak sentsibilizatzea eguneroko erronka da natura zaintzearen garrantziaz, eta ekintza zehatzen bidez, gazte horiei guztiei lagundu egiten diegu etorkizuneko herritar errespetutsuak izaten”.

Emaitza Bioterran ikusgai

Ikasturtean zehar egindako bilketetan jasotako hondakinekin erakusketa egingo dute Bioterran. Bertan ikasleek egindako eskulanak ikusi ahalko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude