Santiagotarrak nagusi Bidasoaren Nazioarteko Jaitsieran

20 taldetako 130 bat piraguistak parte hartu dute aurtengo jaitsieran. Santiagotarrak taldeak kluben sailkapenean lehendabiziko postua lortu du bere piraguisten lan bikainari esker.

ItaldeaMG_23851967ko uztailaren 30ean eman zitzaion hasiera urtetik urtera gero eta entzute handiagoa lortu duen Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jai-tsierari. Hamarkada hauetan piraguista ugarik arraun egin dute Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa zeharkatzen dituen ibai honetan. “Antolatu zen II. edizioan, haur kategorian zegoen Herminio Menendez izan zen garaile. David Cal piraguista iritsi arte, domina olinpiko gehien zituen espainiar piraguista izan zen, eta hemen, Bidasoan, lortu zuen bere lehendabiziko domina” dio irribarretsu Javier Martinez Vesga Santiagotarrak Kirol Elkarteko presidenteak. Oraindik gogoan ditu Bidasoa ibaiko uretan 400 bat piragua ikusten ziren garai oparoak. “Gaur egun ezinezkoa da irudi hori errepikatzea. Krisi ekonomikoa dela eta, asko jaitsi da parte-hartzaileen kopurua”.

uretaMG_2261
Marcos Santos eta David Machado izan dira aurtengo jaitsieraren irabazleak. Palentino Piraguismo taldeko bikotea K-2 senior kategorian gailendu eta hark sailkapen orokorreko lehendabiziko postua balio izan zien. Bidasoa ibaia ondo ezagutzen duen bikote aditua da; hala ere, aurtengoa lehendabiziko garaipena izan dute. “Ondo ezagutzen dugu Bidasoa ibaia, behin baino gehiagotan parte hartu baitugu jai-tsiera honetan. Aurreko urtean, adibidez, helmugarako 50 metro baizik falta ez zirenean, atzekoak aurreratu eta bigarren geratu ginen. Irabazi ez izanaren arantza genuen, baina aurten kendu ahal izan dugu eta oso pozik gaude” azaltzen zuen David Machadok pozarren, irribarrea aurpegitik kendu ezinik. Bere kidearentzat, berriz, garaipenaren gakoa irteeran egon da; “aurten oso gogor atera gara eta punturik zailena, Endarlatsako jauziarena, azkar igaro dugu”.

23 urtez azpikoIMG_2361
Nahiz eta garaipen orokorra ezin eskuratu, Santiagotarrak taldeko neska-mutilek primerako emaitzak lortu dituzte jaitsieran. K-1 senior kategorian Esteban Arakama 3.a izan zen, eta C-1 kategorian Mikel Ander Sanchezek eskuratu zuen garaipena. Emakumezkoetan, K-1 senior kategorian Garazi Gomez izan zen txapeldun, eta Olatz Zabalak 2. postua lortu zuen 23 urtez azpiko kategorian. “Jauziarena une kritikoa da jaitsieran eta niri ez zait ondo ematen; beraz, hor denbora nahikoa galdu dut. Hala ere, ihes egin duten hiru lehiakideetatik bi aurreratu ahal izan ditut eta bigarren postua eskuratu; hortaz, oso pozik nago egindako lanarekin” zioen Olatz Zabala piraguista gazteak.

señorrakG_2345
Irundarraren kategoria berdinean dagoen Donostia Kayak-eko Amaia Benaventek lortu zuen garaipena. “Jaitsiera K-1 kategorian egiten nuen lehendabiziko aldia zen, aurrekoetan nire kidea den Begoña Lazkanorekin egindakoa bainintzen. Bera hirugarren geratu denez, lortutako emaitzarekin oso pozik gaude”.
Taldeko sailkapen orokorrari dagokionez, Santiagotarrak K.E.ak lehendabiziko postua lortu zuen. Emaitzak bikainak izan dira, jaitsieran 20 taldek parte hartzen baitzuten.

IMG_2373

 

 

 

 

50. URTEURRENA

Kirol guztietan bezala, piraguismoan ere krisi ekonomikoa nabaritu da. “Hemendik urte gutxira izango den 50. jaitsierarako zerbait berezia prestatu nahi genuke, baina aurtengoa aurrera ateratzeko izan ditugun diru-arazoak ikusita, ez dakit posible izango den. Hala ere, guk borrokan jarraituko dugu” dio zuhurki Javier Martinez Vesgak, Santiagotarrak taldeko presidenteak.
Garaipen gehiago lortzeko, munduko zorterik onena izan dezatela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude