Saneamenduaren Munduko Eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuek doako bi bisita gidatu antolatu ditu Atalerrekako hondakin-uren araztegira eta Hondartzako punpaketa-estaziora. Bisitak azaroaren 24an izango dira, igandea, eta helburu nagusia Bidasoa Behereko saneamendu-sistema hurbiletik ezagutaraztea eta sistema eraginkor eta jasangarria izatearen garrantzia azpimarratzea da.
Aurten, bi bisita talde antolatu dira. Lehenengo taldeak Hondartzako punpaketa-estazioan hasiko du bisita, eta, ondoren, Atalerrekako hondakin-uren araztegira joango da (HUA). Aurreikusitako iraupena hiru ordukoa da, 9:00etatik 12:00etara, garraio-denborak barne. Bigarren taldeak bisita laburragoa egingo du, Atalerrekako araztegian. Bisita 11:30ean hasi eta 13:30ean amaitzea aurreikusten da.
Izen ematea
Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Interesdunek txinzer.eus webgunean eskuragarri dagoen inrpimaki orria bete beharko dute. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira. Ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko, Txingudiko Zerbitzuak-ek doako autobus zerbitzua antolatu du bisitarientzat; bi geldialdi egingo ditu Irunen eta beste bi Hondarribian.



