Gaur goizean Amaia KZko udaberriko kultur agenda aurkeztu dute. Datozen hilabeteetan zehar antzokia beteko duten emanaldien berri eman du Nuria Alzaga lehen alkateordea eta Kultura ordezkariak. Era berean, 2024ko antzokiaren balantzea aurkeztu du.
Nuria Alzagak prentsaren aurrean nabarmendu duenez, “urte kulturala hasi genuen dinamika on harekin jarraitzen dugu, eta apirilerako eta maiatzerako programazioa oso erakargarria da”. Kultur ordezkariak gaineratu duenez, “beti bezala, bertako talentua izaten jarraitzen dugu, kanpoko agenteak ere bai, eta berak bakarrik distira egiteko programazioa osatzen dute”.
Udaberriko kultur agendan nabarmentzekoak dira Café Quijano eta Dantzaren Nazioarteko Eguna. Eta horiez gain, DokuIrun eta zenbait erakusketa eta bertako eragileak. Hala ere, ordezkariak aurreratu duenez laster Liburu Azokaren, Oiasso Museoko terma erromatarrekin erlazionatutako ekimenen edota Aste Santukoen informazioa eskainiko da. Horiek guztiak, uda aldera pixkanaka hurbildu bitartean egingo dira, Irunen mailako kultur programazioa eskaintzeko herritarrei.
Agenda eguneratuta webgunean
Hona apirilerako eta maiatzerako jarduera guztien egutegia: Jardueretan aldaketarik gertatzen bada, beti agertuko da Udalaren webgunean eguneratuta.
Apirila
- Apirilaren 4an, ostiralean, 19:00etan: DokuIrun “Scooter”.
- Apirilaren 5ean, larunbatean, 20:00etan: Café Quijanoren kontzertua, “Miami Tour 1990” (sarrerak agortuta).
- Apirilaren 6an, igandean, 19:00etan: Kemen Dantza Taldearen dantza-emanaldia.
- Apirilaren 10ean, ostegunean, 19:30ean: Zure abenturaren bila: “Zeelanda berria bizikletaz”.
- Apirilaren 11n, ostiralean, 20:00etan: “Irun Hiria” Musika Bandaren kontzertua.
- Apirilaren 13an, igandean, 19:00etan: Ricardo Requejo Zikloko kontzertua: “Sorollaren ametsa”.
- Apirilak 24an, ostegunean, 19:30ean: Zure abenturaren bila: “Konfiantza itsua”.
Maiatza
- Maiatzak 3an, larunbatean, 19:00etan: Hika antzerki-taldea: “Zorretan”.
- Maiatzak 4, igandean, 17:00etan: Khea Ziater antzerki-taldea: “Scrooge eta mamuak”.
- Maiatzak 8, ostegunean, 19:30ean: Zure abenturaren bila: “Mongolia: Territorio Nómada”.
- Maiatzak 9, ostiralean, 19:00etan: Giza Eskubideen Zinemaldia.
- Maiatzak 10, larunbatean, 19:00etan: Náyade abesbatzaren kontzertua.
- Maiatzak 17, larunbatean, 19:00etan: Eraiki Dantza Taldearen dantza-emanaldia.
- Maiatzak 22, ostegunean: 19:30ean: Zure abenturaren bila, Andrea Bergarecherekin.
- Maiatzak 24, larunbatean, 19:00etan: Artedrama antzerki-taldea: “Miñan”.
- Maiatzak 25ean, igandean, 19:00etan: Ricardo Requejo Zikloko kontzertua: “All’ Antica Musika”.
Amaia KZ sendotua
Amaia KZk 43.185 ikusle izan zituen 2024an espazioan antolatutako 266 ikuskizunetan. Azpimarratzekoa da uztailaren 15etik azaroaren 28ra bitartean kultur gunea itxita egon zela hobetze-lanengatik. Dena dela, horrek ez zuen galarazi guztira, 19 aldiz jarri izana ‘sarrerarik ez’ kartela udalaren eta besteen jardueren artean, eta maiatza, ekaina eta abendua izan ziren jende gehien bildu zutenak.
Parte-hartzaile guztien artetik, 37.281 auditorioan bertan antolatutako ekitaldietan izan ziren.
Kulturako ordezkariak aukera baliatu du Amaia KZk 2024an erregistratutako zenbakien balantzea egiteko ere, eta goraipatu egin du “kultur zentroa kopuru horietara iritsi izana, kontuan hartuta urtearen erdia itxita egon zela hobetze-lanengatik”. Nuria Alzagaren ustetan, horrek erakusten du Amaia KZk gihar sozial sendoa duela, eta hori oso positiboa da gerora hirira ekarri nahi diren ekitaldiei begira. “Aurten bide onetik goaz, izan ere, 11 aldiz ipini dugu ‘sarrerarik ez’ kartela, kontuan izanda apirilean gaudela oraindik”, gaineratu du lehen alkateordeak.