Udan Irungo kiroldegiek 12 eta 22 urte bitarteko gazteentzako prezio bereziak eskainiko dituzte

Asteazkenean hasiko da eskaintzaz baliatzeko epea, eta kiroldegietan kirolean aritzeko interesa duten 12 urtetik 22 urtera bitarteko gazte guztiek eman dezakete izena: doako matrikula izango dute ekaina gehi uztaila – iraila hiruhilekorako izena emanda eta baita uztaila – iraila hiruhilekorako emanda ere, eta, horrela, 43,12 eta 77,58 euro bitartean aurreztu, zer adin tarteren barruan dauden eta familian abonatu gehiagorik duten kontuan izanik.

Instalazio hauek erabili ahalko dituzte udan: igerilekuak, fitness aretoak – 14 eta 15 urtekoek, ordutegi jakin batzuetan–, squash kantxak, pilotalekuak eta trinketa. Era berean, ikastaroak egiteko eta fisioterapia eta elikapen zerbitzuetarako  prezio murriztuak izango dituzte. Lau hilabeteetarako izena emanda, ekainetik, izen ematearen egun beretik, irailaren 30era erabili ahalko dute abonua eta hiru hilabeteetarako izena emanda, uztailaren 2tik irailaren 30era. Gero, udaren ondoren, abonatu gisa jarraitu ahalko dute, prezio eta erabilera baldintza beretan.

Interesdunek udal webgunearen bidez eman behar dute izena, Irun Txartela erabiliz, eta informazio gehiago nahi dutenak kiroldegiekin harremanetan jar daitezke, Artalekura edo Azken Portura zuzenean deituta (hurrenez hurren, 943505757 eta 943505780).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude