“Ur bizia: jolastu, esploratu eta zaindu” tailerra antolatu du Ekoetxea Txingudik larunbaterako

2026ko urtarrilaren 3an, larunbatean, Ekoetxea Txingudik  ingurumen-hezkuntzako saio berezi bat eskainiko du: “Ur bizia: jolastu, esploratu eta zaindu”. Jarduera hau familiei zuzenduta dago; 6 urtetik gorako umeak dituztenentzat. Tailerraren helburua ura ekosistemako baliabiderik preziatuena, hobeto ezagutzea du helburu. Tailerrean parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Ekoetxearen webgunearen bidez,  2 euro ordainduz, talde mugatuak dira eta.

Bidasoa ibaiko pasabidean zehar abentura Esperientzia goizeko 11:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek Bidasoa ibaiko pasabidea esploratuko dute. Jolasen eta behaketaren bidez, inguruko uretan ezkutatzen diren sekretuak deskubrituko dituzte: zein animalia eta landare bizi diren bertan, nola funtzionatzen duen uraren zikloak gure ingurunean eta zein den ur horren kalitatea.

“Ur bizia: jolastu, esploratu eta zaindu” tailerrak kontzientziazioa bilatzen du. “Altxor ezkutuak” bilatzen diren bitartean, hezitzaileek uraren garrantzia eta gaur egun dituen mehatxuak azalduko dituzte. Helburua da txikienek eta helduek baliabide hau babesteko neurri praktikoak ikastea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude