Urgarako Txingudiko kirolariak waterpoloko denboraldi berria prestatzen ari dira 

Urgara Txingudi waterpolo klubeko kirolariek hitzorduz beteriko asteburua izan dute. Klubeko maila ezberdinetako taldeek denboraldi berria prestatzeko hainbat hitzordu izan dituzte.

Infantilek eta eskolarrak asteburuari hasiera eman zioten Urbat-en aurka lagunartekoa jolasten. Bestalde, mutilek hainbat lagunarteko partida jolastu zituzten. Larunbatean Sestaoren aurka aritu ziren eta baita Leioa-ren aurka ere. Azkenik, igandean klubeko neskek Deportivo Nautica Portugalete eta Santoña-ren aurka jolastu zuten.

Horrela, Urgara Txingudi waterpoloko kirolariak 2023/2024 denboraldia prestatzen hasi dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude