Zabalik dago Udaleko Zeramika Tailerreko eta Pintura Akademiako udako ikastaroetan izena emateko epea

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazten du asteazken honetan, maiatzak 24, hasiko dela 5 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek Irungo Zeramika Tailerrean antolatutako udako ikastaroan izena emateko epea, eta ekainaren 7ra arte luzatuko da.

Ikastaroa uztailaren 3an (astelehena) hasiko da, eta uztailaren 27an (osteguna) bukatuko, eta egunero mango dira eskolak 10:00etatik 12:00etara.  Izena emateko jo udal webgunera. Matrikulak 125,00 €-ko prezioa du. Ikastaroan 10 ikasle onartuko dira gehienez ere, eta gutxienez bost behar dira taldea osatzeko.

Hona hemen ikastaroaren programa:

  • Uztailaren 3tik 18ra piezak modelatu eta engobez apainduko dira. Ikasleek askotariko piezak egin ahalko dituzte: katiluak, platerak, kaxak, papergainekoak, mugikorrarentzako anplifikadoreak, giltzatakoak…
  • Uztailaren 19an eta 20an: behar duten piezak muntatzea eta pintatzea.
  • Uztailaren 26an: erakusketa muntatzea, tailerrean.
  • Uztailaren 27an: erakusketa eta piezak jasotzea.

Irungo Udal Marrazki eta Pintura Akademia

Udako Ikastaro bakoitzak 16 ordu izango ditu, 2 orduko zortzi saiotan banatuta.

Onuradunak: 6 urtetik gorako interesdunak. Ez da beharrezkoa aurrez esperientziarik izatea; maila guztietako parte hartzaileak onartuko dira.

Taldeak osatzeko, bost lagun elkartu beharko dira gutxienez, eta hamar laguneko taldeak eratuko dira gehienez.

Informazioa: SAC, Kultura, pinturamargoa@irun.org helbide elektronikoan eta 606220417 / 695752994 telefonoetan.

Izen ematea: maiatzaren 24tik ekainaren 7ra arte egoitza elektronikoaren bitartez

Prezioa: 86,15

Programazioa:

Lehen hamabostaldia: uztailak 3tik 13ra.

Bigarren hamabostaldia: uztailak 17tik 28ra (25ean jaia da)

Haurren tailerra

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era

Edukiak: Udako tailer hau ludikoa izateko eta parte hartzaileek gozatzeko moduan planteatu da.

Helburuak sormena sustatzea eta adierazpide plastikoa praktikatzea dira. Abiapuntuak nortasuna eta natura dira, haien bidez hartzen baitugu gure indibidualtasunaren, taldearen eta ingurumenaren kontzientzia.

Gazte eta helduen tailerra (Aire zabalean)

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara

Edukiak: Udako tailerraren helburua Bidasoa inguruko paisaiara gerturatzea da. Konposiziotik, marrazketatik eta orbanetik abiatu, eta akaberara iritsiko gara.

Gure beharretarako prozedurarik egokiena aztertuko dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude