1921eko abenduaren 11an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak momentu hartako albisteak biltzen ditu. “Vencidos o vencedores” tituluarekin hasten da aldizkariko lehen artikulua eta lehen orrialdea ia osorik betetzen du. Lehen idatzi horren helburu zera da, hiritarrei ikuskatzaileak Irungo Aduanara egindako bisitaren ostean gertatutakoa azaltzea. Jarraian, aldizkariko Tito kolaboratzaileak Gabonetako Loteriaren Zozketarekin loturik kontatutako bitxikeria irakur daiteke. Lehen orrialdea amaitu aurretik, amaitzear den udazkenean euri oso gutxi egin duela azaltzen du E.R.k, euri faltak gaixotasun eta epidemien hedapenean izan dezakeen eragina azpimarratzeko.
Aldizkariaren bigarren orrialdea kirol kronikarekin hasten da, aurreko igandeko partiduko emaitza komentatzeaz eta arbitroaren jokamolde okerra salatzeaz gainera, San Mameseko partiduan gertatutakoa errepasatzen da. Gainera, Amuten jokatuko den hurrengo partiduaren xehetasunak ematen dira eta bertan Patriciori herritarren diru ekarpenen bitartez erositako oparia eman zaiola oroitarazten da. Jarraian, Afrikan dauden Irungo soldaduentzako diru bilketan jasotakoaren berri ematen da. “De todo un poco” atalean hainbat albiste labur biltzen dira. Esaterako, alde batetik, Afrikako soldaduentzako Emakume Langileen Sindikatuak ekoitzitako barruko arropak eta, bestalde, hauteskundeak aipatzen dira. Ostean, “Notas Municipales” atalak azken udal bilkurako erabakiak laburbiltzen ditu.
Hirugarren orrialdean, berriz, Udal Institutu Politeknikoaren etorkizuna bermatzen laguntzeko irakasle, ikasle eta haien senideei laguntza eskatzen die udalak. “Un buen Irunés” goitizenaz sinatzen du kolaboratzaile batek aldizkari honetan Aduanaren gaiarekin loturik argitaratzen den bigarren artikulua. Azkenik, “Ecos de sociedad” eta “Noticias” atal aski ezagunekin amaitzen dira aldizkariko edukiak, publizitate orrialdearen aurretik.