Mi Dulce Guerrero elkarteak antolaturik, Zumbaton solidarioaren 4. Edizioa egingo da igandean, martxoaren 23an. Irungo Uranzu pilotalekuan egingo da ekintza, goizeko 10:30etik 13:30era bitarte. Sarrerak Marrubi Goxokiak dendan eskuratu daitezke.
Ekitaldi honen antolaketari esker bildutako diru guztia 1. motako diabetesaren ikerketa laguntzeko bideratuko da, gaixotasun hau duten pertsonentzako sendabidea aurkitzen saiatzeko. Horrela, Mi Dulce Guerrero elkarteak, kirola eginez, igande goiz dibertigarri bat pasatzeko gonbidapena luzatzen dio egitasmoan lagundu nahi duen orori.
10:15ean Uranzu pilotalekuko ateak irekiko dira eta 10:30ak arte elkarteko maskotarekin argazkiak ateratzeko denbora egongo da. 10:30ean Zumbatonaren aurkezpena egingo da. 10:30etik aurrera eta eguerdiko 13:15ak arte adin guztietako parte hartzaileak dantzan jarriko dituzte. Jarraian, 13:15etik 13:30era oparien zozketa egingo da eta 13:30ean, ekitaldia amaitu aurretik, talde argazki bat aterako da.
Antolatzaileek urtero Zumbaton Solidarioaren antolaketan laguntzen duten babesle eta laguntzaileen ekarpena eskertu dute, Bereziki, zumba saioak gidatuko dituzten Josune, Mirian, Monika, Luci Zumbalokura, Marielos, Irati, Irene, Maitetxu eta Saioa irakasleen laguntza eskertu dute, haiek gabe ekitaldia antolatzea ezinezkoa izango litzatekeela gogoratuz.



