Gazteek ere Gabonez gozatzeko aukera izango dute hirian. Gaurtik urtarrilaren 3ra arte, GazteARTEan Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako dozena batetik gora jarduera izango dira, zerbitzuak Pio XII.a plazan jarri duen gunean nagusiki.
Guztira, hiriko gazteentzako hamalau jarduera egingo dira, Artiako gaztelekuan, Martindozenea gaztelekuan eta zerbitzuak Pio XII.a plazan jarri duen gunean; Pio XII.a plazan, bereziki, hilaren 29an eta 30ean.
Tartean, aipatzekoak dira sorkuntza eta sukaldaritza tailerrak, bakarrizketak, magia ikuskizunak, SingStar eta Just Dance txapelketak, indoor kartinga eta bi irteera, Bilboko eguberrietako parkera bata eta Urbil merkataritza guneko bolatokira bestea.
Egitaraua
- Abenduaren 22, astelehenean, Eguberrietako pijamak sortzeko tailerra 12 urtetik gorakoentzat: 17:30etik 19:30era. Artiako gaztelekuan aurrez izena eman beharra dago, gaztelekuan bertan.
- Abenduak 23, asteartean, Drone Soccer Challenge 12 urtetik gorakoentzat. 17: 30etik 19:30era. Martindozenea gaztelekuan. Parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago, gaztelekuan bertan edo Artiako gaztelekuan.
- Abenduak 26, ostirala: Bakarrizketa eta txiste txarren lehiaketa Luix Mitxelenaren eskutik 12 urtetik gorakoentzat. 17: 30etik 19:00etara. Martindozenea gaztelekuan.
- Abenduak 26, ostirala:“Simplemente Aritz” magia ikuskizuna 12 urtetik gorakoentzat. 19:00etatik 20:00etara. Martindozenea gaztelekuan.
- Abenduak 27, larunbata: Gosaria eta belarritako tailerra Helena Beneten eskutik 18 eta 30 urte artekoentzat. 11:00etatik 13:00etara. Martindozenea gaztelekua –aurrez izena eman beharra dago, www.irun.org/gazteartean helbidean–
- Abenduaren 27, larunbata: Irteera Karting Indoor Irunera 15 eta 18 urte artekoentzat. 17:30etik 20:30era, Martindozenea gaztelekua –aurrez izena eman beharra dago, gaztelekuan bertan, 4,20 euroan.
- Abenduak 29, astelehena, SingStar txapelketa 9 urtetik gorakoentzat. 12:00etik 14:00etara. GazteARTEan gunea, Pio XII.a plazan –aurrez izena eman beharra dago, 11:30 baino lehen.
- Abenduaren 29an,astelehena. Just Dance txapelketa 9 urtetik gorakoentzat. 17:00etatik 19:00etara. GazteARTEan gunea, Pio XII.a plazan aurrez izena eman beharra dago, 16:30 baino lehen. Yan eta Jon arduratuko dira bi jarduerok dinamizatzeaz, eta Marrubi litxarreria dendak abesti txapelketa bat egingo du.
- Abenduak 30, asteartean. “Trampantojos: una experiencia que combina imaginación, diversión y cocina” sukaldaritza tailerra 9 urtetik gorakoentzat. 12:00etatik 14:00etara. GazteARTEan gunea, Pio XII.a plazan, aurrez izena eman beharra dago, 11:30 baino lehen.“Hazte con la cámara acorazada” 9 urtetik gorakoentzat. “Mug cake” sukaldaritza tailerra 9 urtetik gorakoentzat. Eguberrietako bolak sortzeko tailerra 9 urtetik gorakoentzat. 17:00etik 19:00era GazteARTEan gunea, Pio XII.a plazan –aurrez izena eman beharra dago, 16:30 baino lehen.
- Urtarrilak 3, larunbata. Irteera Bilboko eguberrietako parkera 12 urtetik gorakoentzat. 10:00etatik 20:00etara. Aurrez izena eman beharra dago, Artiako gaztelekuan edo Martindozenea gaztelekuan, 11,40 euroan.
- Bola jokoa Urbil merkataritza gunean 15 eta 18 urte artekoentzat. 16:00etatik 20:00era. Aurrez izena eman beharra dago, Martindozenea gaztelekuan, 4,20 euroan, eta MUGI txartela behar da.



