2019. urtean eskualdeko taldeek lortutako kirol lorpenen errepasoa

Bidasoa Irun taldeko jokalariak eta teknikariak XXX. Asobal Kopako txapeldunorde
garaikurrarekin Valladoliden. Argazkilaria: Eduardo Ágreda (Asobal).

Urte berri baten hasierarekin, oso ohikoa izaten da denboran atzera egin eta amaitu berri den urteak utzitako lorpenak errepasatzea. Horrela, 2019. urtean zehar hiri eta eskualdeko kirol talde ezberdinek era askotariko emaitzak lortu dituzte. Orain, aldiz, urte berriaren hasierarekin, aurreko denboraldietan bete gabe gelditu diren helburuei eusteko unea da.

Eskubaloiaren urrezko garaia

2019. urtea lorpenez betetako urtea izan da Bidasoa Irun taldearentzat. Izan ere, Valladoliden Asobal Kopako txapeldunorde titulua lortzeaz gainera, Velux EHF Champions League Europako txapelketara itzultzea lortu du. Lorpen horien ondorioz, klubeko bazkideen kopuruak gora egin du era nabarmenean, 1.484 abonaturen zifra historikoa lortu delarik. Asobal ligako lehen itzulian 24m puntu lortu ditu, hau da, klubaren historian puntu gehien lortu dituen lehen itzulia izan da, 1994/1995 denboraldian lortutakoen ostean. Gainera Bidasoa bere atean gol gutxien jaso dituen taldea izan da lehen itzuli honetan. Hortaz gain, Txingudi Egaindar taldearen sorrerarekin eskualdeko eskubaloiak bultzada berria jaso du kategoria txikiagoetan.

Real Unionen bizirauteko borroka
Real Union taldeak Bigarren dibisioko B taldeko II. taldean jarraitze lortu zuen aurreko denboraldiaren amaieran Jumilla taldea 3. dibisiora bidali ostean. 2019-2020 denboraldiko lehen zatiaren amaieran Real Unionen lehen taldea sailkapenaren 17. postuan aurkitzen da 19. jardunaldia jokatu ostean. Jokalari txuri-beltzek 18 puntu lortu dituzte denboraldiaren lehen zatian, orain arte jokatutako partiduetan 5 garaipen, 3 berdinketa eta 10 partidu galdu ondoren. Horrela, talde irundarrak borrokari eutsi beharko dio jaitsiera postuak atzean utzi eta talde berean mantentzeko.

Zaisa Txingudi kategoria berrian
2018-2019 denboraldian bigarren fasea jolastu ahal izateko sailkapena lortzeko helburua bete zuen Zaisa Txingudi taldeak. Udako hilabeteetan zehar txapelketaren kategoriak altuak berrantolatu ostean, 2019-2020 denboraldian zehar Zaisa Txingudi taldeari kategoria altuago batean jokatzea egokituko zitzaiola jakin zen. Erronka onartuta, Zaisa Txingudi taldeak sailkapenaren taulan gora egiten jarraitzeko borrokari eutsi dio beti.

Elorrioko taldearen aurka lehen itzuliko azken partidua galdu ostean, Zaisa Txingudik 110 puntu lortu ditu sailkapen ofizialean, orain arte garaipen eta berdinketa bana eta 6 partidu galdu ondoren. Taldea Euskal Ligako 8. postuan aurkitzen da une honetan eta urtarrilaren 11ean Getxo jokatuko den hurrengo partiduan puntuak gehitzen jarraitzeko aukera berri bat izango du. Gainera, 2019. urtea berezia izan da klubarentzat, izan ere Txingudi Errugbi klubak kirol elkartearen 50. urteurrena ospatu zuen eta.

Lanaren emaitzak Super Amara BATn
Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak urriaren 25ean 2018-2019 denboraldiaren amaiera ospatzeko afaria antolatu zuen Iñigo Lavado jatetxean. Bertan, aurreko denboraldiko lorpenak errepasatzeaz gainera, denboraldi berria aurkeztu zen. Afarian, aipamen ezberdinak egin ziren Espainia mailan lortutako podium edo Espainiako
txapelketan finalista izandako ateleten lorpenak gogora ekartzeko. Hortaz gain, denboraldia zehar markak apurtzea lortu zuten atletak goraipatu ziren. Guztira, 400 haurrek osatu zuten aurreko denboraldian Irun eta Hondarribiko atletismo eskola eta 200 federatu txartel baino gehiago izan zituen klub bidasotarrak. Klubak udaran antolatutako udalekuetan 500 haur baino gehiago parte hartu zuten. Gainera, klubak Super Amara Gabonetako Krosa, Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika, Irungo Maratoi erdia, Elduaien Irun Hiria Krosa eta Osasunaren Aldeko Miliak Salto Systems bezalako kirol proben antolaketari eusten dio.

Santiagotarrak modalitate ezberdinetan nagusi
Santiagotarrak eskolar eta federatuen artean guztira 276 kirolari izan zituen 2019. urteko denboraldian zehar. Horien artean, ur lasterren modalitatean Ander Elosegik lortutako pase olinpikoaz gainera, Joan Crespo eta Klara Olazabalek Munduko Txapelketan izandako parte hartzeak aipagarriak dira. Arraunean, berriz, 93 kirolari federatuek Euskadi eta Espainiako txapelketetan parte hartu zuten eta Aitzpea Gonzalezek Sarasotan antolatutako mundialeko 5. postuan Santiagotarrak klubaren izena ipintzea lortu zuen. Azkenik, pistako sailean Nerea Garcia eta Aitor Gorrotxategi Sprint Mundialeraino iritsi ziren, Intza Mendez eta Jon Morenok, berriz, Txinako Maratoi Mundialean parte hartzea lortu zuten bitartean. Emaitza bikainez betetako urtearen ostean, klubak aurreko denboraldiko emaitzak berdintzea du helburu 2020. urteko denboraldiari begira.

Bidasoa XXI zabalpen bidean
BidasoaXXI klubak aurreko urteetan baino kirolari gehiago izango ditu bere taldean 2019-2020 denboraldiari aurre egiteko. Guztira 325 kirolarik osatuko dute kluba denboraldi honetan zehar, 200 kirolari baino gehiago igeriketako atalean, 75 waterpolo jokalari eta masterreko 50 kirolariekin batera. Gainera, erronka berria izango dute, izan ere, Oarsoaldea IKTarekin sinatutako akordioaren ostean, klub irundarrak bere eragin eremua zabaltzea lortu du, alboko eskualderaino iritsiko baita. Gabonetan atseden hartzeko aukera gutxi izan dute kirolariek, klubeko zenbait kirolarik XXXV. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa bezalako probetan parte hartu baitute.

Leka-Enea sare ertzean
Champios Leaguean bi talde zituelarik hasi zuen Leka Eneak 2019/2020 denboraldia. Hortaz gain, taldeak liga nazionalean eta autonomikoan, horien artean, Super Dibisioa, Ohorezko dibisioa, Nazionaleko lehena eta nazionaleko bigarrena, bai gizon zein emakumezkoenak, zein liga autonomikoak (ohorezko dibisioa, Eukal lehen taldea eta bigarrena)jokalariak ditu. Taldeak antolatutako denboraldi aurkezpenean eskolako jokalariek ere parte
hartu zuten. Gabonak iritsi aurreko asteburuan liga nazional eta autonomikoetako azken partiduak jokatu zituzten Leka Eneako kirolariek. Bertan, klubeko Emakumezkoen Super Dibisioko taldeak porrotaren zaporea dastatu zuen, Europa Cup-eko etsaia ezagutzearekin batera. Talde maskulinoak ere Real Cajasur Priego TM-ren kontrako partidua galdu zuen. Ohorezko SuperDibisioko mutilei urtea garaipenarekin ixtea ezinezkoa izan zitzaien

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude