2024. urtea ate joka dugun honetan, gaur, Irungo udaletxeko areto nagusian,hiriko alkate Cristina Labordak 2024ko udal egutegia aurkeztu du. Egutegia irundarrek egindako dozena bat argazkiz osatuta dago. Alkatearekin batera, 2024ko egutegia osatzen duten argazkien egileak ere izan dira prentsaurrekoan. Interesatuek doan eskuratu ahal izango dute egutegia abenduaren 18tik aurrera, astelehena, HAZen. Cristina Laborda alkateak banaketa hasiko du 09:00etatik aurrera.
Aurten, “Irunen historia eta ondarea” izenburupean, ehun argazki baino gehiago aurkeztu dira, eta, tartean, naturakoak gailendu dira; horren adierazgarri, maiatzeko irudia (Miguel Ángel Carpiorena), irailekoa (Mikel Diéguezena) eta urrikoa (Carlos Bailónena).
Alkateak adierazi duenez, “beste urte batez, udal egutegia ontzeko argazki sariketa gure hirian argazkizaletasun handia dagoelaren adierazgarri izan da”. Irunen historia eta ondarearen ehun argazki baino gehiago bildu ditu lehiaketak, hiriaren historia bizia deskubritzera gonbidatzen gaituztenak. Gainera, Udalak hiriaren ondare historikoaren esparruan egiten duen lana eta harekin duen konpromisoa nabarmentzen dute n argazkiak izan dira. “Hain zuzen ere, lan eta konpromiso horren seinale dira Gazteluzar gaztelua hobetzeko lanak, Irugurutzetako labeak birgaitzeko beste bi milioi euroko inbertsioa eta joan den urrian Avenida zubia berrireki izana” azaldu du Laborda alkateak.
Bestalde, alkateak eskerrak eman dizkio Irungo Argazki Elkarteari, berriro ere ekimen honetan laguntzeagatik eta argazkilaritza munduan egiten duen lanagatik, baita sariketan parte hartu duten herritarrei ere; “Dudarik gabe, ekimen honen alderik baliotsuena parte hartzea da, sariketa berdingabea eta berezia egiten duen balio erantsi bat: hiriari buruzko eta hiriarentzako sariketa bat da”. Egutegia prestatzeko, Irungo Argazki Elkarteak urteak darama Udalarekin elkarlanean, irudiak jartzen eta urteko hamabi hilabeteak ilustratuko dituzten hamabi irudien lehen aukeraketa egiten.
Hona hemen aurtengo udal egutegian parte hartu dutenen zerrenda:
Urtarrila: Yolanda Domínguez
Otsaila: Jesús Hernández
Martxoa: Nieves Cabrita
Apirila: Rafael Díaz
Maiatza: Miguel Ángel Carpio
Ekaina: Custodio Martín
Uztaila: Junkal Susperregi
Abuztua: Yago Melarra
Iraila: Mikel Diéguez
Urria: Carlos Bailón
Azaroa: Marina Vellet
Abendua: José Javier Bercianos



