Apirilaren 22tik maiatzaren 2ra AbenturaERO! udalekuetan izena emateko aukera egongo da

Uda iristeko gero eta gutxiago falta denez, Sergio Javierrek AbenturaERO! udalekuak aurkeztu ditu. 2013tik 2016ra arte jaiotako haurrentzako jarduera abenturak proposatzen dituzten udalekuak dira. Izena emateko epea apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 2ra arte luzatuko da. Izen ematea udalaren webgunean edo autozerbitzu terminalen bidez egin beharko da.

Segioo Javier Irungo Udaleko Gazteriako ordezkariak AbenturaERO! Udalekuak aurkeztu ditu. Ordezkariaren esanetan, AbenturaERO! udalekuak aukera paregabea dira Irungo haurren aisialdirako: “Udalak abentura jarduerez osatutako programa oparo bat eskaintzen du, gazteek udan gozatzeko”. Gainera, Javierrek nabarmendu duenez, AbenturaERO! oso soluzio ona da udan familia eta lana kontziliatzeko.

AbenturaERO! udalekuak 2013tik 2016ra arte jaiotako haurrentzako jarduera abenturak dira. Parte hartzaileek Conquis ginkana, surfa, eskalada eta stand up paddlea egin ahalko dituzte, besteak beste. Abentura parke batera ere joango dira, eta, gainera, gau bateko kanpaldia egingo dute. GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak nabarmendu duenez, programaren helburua haurrei aisialdiko jarduera aktibo eta osasungarriekin dibertitu eta gozatzeko, lagun berriak egiteko eta kirol jarduera berriak esperimentatzeko aukerak eskaintzea da, besteak beste.

Izen ematea

Aurrez izena emateko epea apirilaren 22tik maiatzaren 2ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne, eta interesdunek Udalaren webgunean eman ahalko dute izena behin-behinean, www.irun.org/sac helbidean, baita autozerbitzu terminaletan ere.

Fitxa bakoitzean bi anai-arrebak, lagunek-eta izena ematea onartuko da gehienez ere, txanda bererako izena ematen badute betiere. Hain zuzen ere, 2013tik 2016ra bitartean jaiotako eta Irunen erroldatutako haurrek parte hartu ahalko dute programan.

Guztira, 60 toki eskainiko dira, hogeina tokiko hiru txandatan. Aurkezten diren eskaeren artean zozketa eginez erabakiko da nork parte hartuko duten udalekuetan.

TxandaDataOrdutegia
1. aUztailak 8-13Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara

Ostiraleko 09:00etatik larunbateko 14:00etara

2. aUztailak 22-27Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara

Ostiraleko 09:00etatik larunbateko 14:00etara

3.aUztailak 29 – abuztuak 3Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara

Ostiraleko 09:00etatik larunbateko 14:00etara

 

Zozketarako onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda maiatzaren 7an eta 8an kontsultatu ahalko da, www.irun.org helbidean, 010 eta 943 505 152 telefonoetan eta Udalaren autozerbitzu terminaletan, eta, bi egun horietan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte interesdunek.

Maiatzaren 13an zozketatuko dira tokiak, jendaurrean, eta emaitzak maiatzaren 16tik aurrera kontsultatu ahalko dira, Udalaren webgunean, 010 eta 943 505 152 telefonoetan eta Udalaren autozerbitzu terminaletan.

Azkenik, maiatzaren 20tik 28ra bitartekoa izango da behin betiko izena emateko eta ordainketa egiteko epea. Behin prozesua bukatuta, bilera bat egingo da udalekuetara joango direnen gurasoekin, programari buruzko informazio guztia emateko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude