Arizmendi Almirantea kalea Mendibil merkataritza guneko plazarekin lotzeko lanen proiektua onartu da

Irungo Udaleko Hiri Garapeneko Arloak jakinarazi duenez, Arizmendi Almirantea kalearen ingurua urbanizatzeko proiektua onartu du, behin betikoz. Fase bakarrean egingo dira lanak promozio pribatu baten bidez, eta aurrekontua 1.077.966,14 euro da, BEZik gabe. Helburua, berriz, ingurua oinezko eta bertakoen mesedetan eraldatzea da.

Hiri Garapeneko ordezkari Borja Olazabalek adierazi duenez, azkenean, martxan jarriko dira Arizmendi Almirantea kalearen ingurua eraldatu eta urbanizatzeko lanak. Hiri Garapeneko ordezkariak azalu duenez, “udaleko kideok argi dugu auzotar eta bertakoei mesede egingo dien hobekuntza bat izango dela, inguruaren diseinu berriak oinezkoen zirkulazio segurua sustatuko baitu eta, gainera, ingurua eta hiriaren erdialdea lotzeko plataforma bat sortuko baita”.

Zehazki, kale zati bat irekiko da, Mendibil merkataritza guneko plazari jarraipena emateko eta Mendibil eta Elgorriaga ingurua eta Colón ibilbidea gerturatzeko. Horrela, bide batez, Maritxu Anatol kalea hirigunean integratuko da, Gudari kalera daramaten eskailerak barne.

Era berean, urbanizazio lanen barruan, plataforma bat sortuko da, auzotar eta bertakoen oinezko zirkulazioaren segurtasun eta ikusgaitasuna ziurtatzeko, eta banda horretan bertan lerrokatuko dira landareak eta argiteria publikoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude