Datorren asteartean, otsailak 4, hitzaldi bat eskainiko da. Irungo Udaleko Berdintasun eta LGTBIQ+ Eskubideen arloak Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkartearekin elkarlanean antolatutako hitzaldia da: «Hitz egin dezagun minbiziaz emakumeen artean: prebentzioa eta zainketak prozesuan» izenburupean. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara bitartean izango da, Irungo Emakumeen Etxean. Sarrera librea da, tokia bete arte.
Egun horretan bertan ospatzen den Minbiziaren kontrako Mundu Egunaren esparruan antolatutako ekimena da, prebentzioa eta prozesu onkologikoaren inpaktua genero-ikuspegiaren arabera azaltzeko. Hartara, emakumeen baldintzatzaile berezien berri emango da, eta zuzeneko eta zeharkako bizipenak partekatuko dira: teoria eta praktika, babes emozionala eta eguneroko bizitzarako tresnak emateko.
Hitzaldia gaztelaniaz eskainiko da, eta honako hauek izango dira hizlariak: Andrea De Miguel Espinaco, prebentzioko psikologo teknikaria; Oihana Palacín Fuente, gizarte-langilea; eta Lara Franco Nieto, psiko-onkologoa.



