500 ikaslek parte hartuko dute ‘Hirian barrena bizikletan’ bide heziketako saioetan

Apirilean jarri da martxan Irungo Udaltzaingoaren ‘Hirian barrena bizikletan‘ bide-heziketako programa. Txingudi ikastolako ikasleak izan dira programan parte hartzen lehenak, eta ekain hasierara arte Irungo beste bederatzi ikastetxek ere hartuko dute parte. Guztira, lehen hezkuntzako 6. mailako 500 ikasle inguru izango dira parte-hartzaileak, eta hiriko kaleetan barrena ibiliko dira bizikletan.

Saio teoriko-praktiko hauen xedea da 11 eta 12 urteko ikasleek benetako trafikoan ibilgailu bat gidatzea lehen aldiz, eta galtzadatik ibiltzean zirkulazio-arauak eta seinaleak errespetatzeak duen garrantzia barneratzea. Horrez gain, kaskoa erabiltzearen garrantzia aipatzen zaie, derrigorrezkoa baita 16 urte bete arte hiri barruan, eta adin guztietako jendearentzat hiri artean. Saio hauetan batik bat, erreiaren erdiko aldetik ibiltzen irakasten zaie, autobabeseko neurri gisa, hirian trafiko-istripuak saihesteko.

Gurasoentzat ere

Gurasoek ere saioetan parte har dezakete, eta Irungo leku arriskutsuenak aztertzen dira, hau da, istripu gehien izaten direnak: bidegorrietako pasabideak, lehentasuna duten bidegurutzeak eta lehentasunik gabekoak, biribilguneak… eta horietan segurtasunez zirkulatzeko estrategiak planteatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude