Donibane Lohizune Hondarribia lasterketak trafiko mozketak eragingo ditu igandean

Igande honetan, urriaren 26an, Donibane Lohizunetik Hondarribirako lasterketa egingo da. Lasterketa Zubimuxu biribilgunetik, Hondarribia kalean, Colón pasealekuan eta Gipuzkoa eta Iparralde hiribidetik igarotzen da. Ondorioz, zenbat mozketa eta aldaketa egingo dira horietan ibilgailuen zirkulazioan, 10:15etik hasita eta 12:30ak arte, gutxi gorabehera:

Egoiliarrak

  • Joaquin Gamon, Pikoketa, Legia eta kale Nagusira sartzeko, Gipuzkoa hiribidean eta Luis Marianon barrena joan beharko da, kontrako norakoan.
  • Mendibil inguruko egoiliarrek bide hau hartu beharko dute: Eloy Iglesias, Nicolas Guerendiain, Juan Albisu, Zabaltza plaza eta Cipriano Larrañaga (azken bietan txandaka pasatu beharko dute). Irten Iparralde hiribiderantz irtengo dira, Cipriano Larrañaga, Argentinar Errepublika eta Maritxu Anatol kaleetatik eta Zabaltza plazatik.
  • Ezingo da Patricio Arabolaza eta Kostorbe Alde kaleetara sartu; irteera bat gaituko da Kostorbe Alde kalean GI-636ra sartzeko (Behobiako norakoan).

Hiriko garraioa

Iparralde hiribidearen eta Txanaleta plazaren artean txandakako bi norakoetako errei berezia jartzean, bide azkar bat izatea da asmoa, busak ahalik eta atzerapen txikienarekin ibil daitezen. Hortaz, taxiek ezingo dituzte erabili. Anaka kalea erabili beharko da Colón ibilbidera joateko eta handik Aduana kalera biratzeko.

Zirkulazioa baimenduta egongo da Gipuzkoa hiribidetik Colón pasealekuko aparkalekuraino. Aparkalekuan edo Luis Mariano kalean barrena joanda (kontrako norakoan), Jose Ramon Agirretxeko geltokira iristeko modua egongo da. Geltoki horretatik irteteko, Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleak erabili beharko dira.

Txanaleta plazako ibilbide luzeko autobusen geltokia itxita egongo da kirol probak iraun bitartean.

Aparkalekuak

Lasterketak ez dio San Juan plazako aparkalekuari eragingo; bai, ordea, Colon pasealekukoari: ezingo da bertara sartu Gipuzkoa hiribidetik, kale hori Olibondoen biribilgunetik aurrera itxiko baita. Jose Ramon Agirretxeko sarrerara iristeko, Luis Mariano kalean barrena joan beharko dute ibilgailuek, kontrako norakoan.

Bestalde, Mendibil auzora eta merkataritza guneko aparkalekura iristeko, bide hau erabili beharko da: Iparralde hiribidea, Eloy Iglesias kalea, Argentinar Errepublika kalea eta berriz ere Iparralde hiribidea, epaitegiaren aldetik sartzeko. Irteteko Iparralde hiribidea erabili beharko da, Gal estadiorantz, kontrako norakoko erreian.

Udaltzaingoak herritarren laguntza eskertzen du, eta ibilgailuen erabilera planifikatzeko eskatzen du. Gomendagarria da zeharbidea erabiltzea hiri barru joan-etorrietarako. Lasterketa amaitzean, Igandero ekimeneko ohiko kale mozketak mantenduko dira.

Irunbus zerbitzua

Halaber, aipatzekoa da 10:15etik 12:30etara, gutxi gorabehera, Irunbuseko linea ezberdinak hurrengo aldaketak izango dituztela bere ibilbideetan:

L1: ZAISA – OSPITALEA

  • Zaisa – Ospitalea: 10:00etik 12:30etara bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, itzulbidetik, Nafarroa hiribiderantz jaitsiko dira, eta GI-636 errepidetik desbideratu, zuzenean iristeko ospitalera.
  • Ospitalea – Zaisa: 10:00etik 12:30etara bitartean gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Osinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.

L2: SAN JUAN – VENTAS

Ez da aldaketarik izango (Iganderoko ibilbidea).

L3: SAN JUAN – ARTIA

Ez da aldaketarik izango.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

10:00etik 12:30etara bitartean, gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (Olibondoen biribilgunea).

** Lasterketa bukatuta, Igandero ekitaldiko ohiko bide-mozketa egingo da (15:00ak arte).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude