Zaisa Txingudik denboraldiaurreko lehen lagunartekoa jokatuko du larunbatean Baztanen aurka

Argazkiak: Zaisa Txingudiren partida bat (Egilea: Jorge Lopez Lorigados)

Zaisa Txingudik denboraldiaurreko azken txanpari ekingo dio larunbatean, hilabete eta erdiko prestaketaren ostean lehen partidua jokatuz Lekarozen, Baztan Menditarrak taldearen aurka (17:00etan). Iñigo Camarerok eta Marc Duffrèchek zuzendutako taldeak itzulera zein aurpegi berri ugarirekin ekingo dio ikasturteari; besteak beste, Román Solís, Gorka Imaz, Aritz Solanilla, Mikel Genua eta Rafa Sánchez itzuli dira, eta 18 urtez azpiko taldetik igotako nahiz hasiberritako hainbat jokalari batu zaizkie.

Gizonezkoen senior taldeak badaki dagoeneko zer egutegi izango duen 2026-2027 denboraldian. Liga urriaren 17an abiatuko dute etxetik kanpo Durango B eta Mutrikuren arteko batasunaren aurka, eta Plaiaundiko lehen partidua urriaren 24an jokatuko dute La Unica B-ren aurka. Xabi Sánchez jokalariaren hitzetan, taldea “Lehenengo Mailara itzultzeko aukerekin” eta ilusio handiz ekingo dio txapelketari. Bestalde, harrobiko 16 eta 18 urte azpiko taldeek ere lagunartekoak jokatuko dituzte Iruñean La Unicaren aurka, 12:00etan eta 10:30ean hurrenez hurren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude