Aste hau izango da Irun ezagutzeko antolatzen diren bisita gidatuez gozatzeko azken aukera. Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, “uda historikoa” bizitzera gonbidatu ditu irundar zein bisitariak.Bisita hauen bitartez hiriko eraikinik adierazgarrienen historia ezagutuko da, hala nola udaletxearena, eta askotariko bitxikeriak entzungo dituzte gidarien ahotik.
Irungo historia zubiz zubi
Azken eguna: Abuztuaren 29an, ostegunean, 11:00etan.
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Ibilbidea: Irungo zubiak zeharkatzen dituen ibilbide bat, Avenida zubian hasita, eta Behobiado Aduana zaharreko zubira arte.
Iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.
Prezioa: 3 euro.
Irungo Ondarea
Azken eguna: Ostiralean, abuztuaren 30ean, 17:00etan.
Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz.
Ibilbidea: Junkal eliza (kanpandorrea), Santiago karrika, Urdanibia plaza, Ama Xantalen ermita, San Martzial karrika eta udaletxea.
Iraupena: 2 ordu.
Prezioa: 3 euro.
Izen ematea
Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez, Luis Mariano lorategietako turismo bulegoan edo turismoirun@bidasoa-activa.com helbide elektronikoan.



