Avenida zubiaren irekierak badu data: urriaren 30a

Gaur jakin da Frantziak urriaren 30ean irekiko dituela oraindik itxita jarraitzen duten mugako pasabideak. Avenida zubia da oraindik itxi jarraitzen duen pasabide horietako bat. Zubia hiru urtez itxita egon da, irekitze-salbuespen bakarrarekin, Frantziako Tourra Bidasoa ibaiaren gainetik igaro zenekoa.

Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenida zubiaz gain, Larrain, Aldude eta Izpegiko pasabideak irekiko dira ere. Pasabideak mehatxu terroristari aurre egiteko aitzakiarekin itxi ziren. Erabakia Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak jakinarazi du, irekierarekin batera muga inguruetan lurreko patruilen presentzia indartuko dela baieztatuz. Frantzia eta Espainiako poliziak lankidetzan arituko dira zaintza lanak antolatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude