DokuIrunek ozeanoen mehatsuei buruzko dokumentalaz gozatzeko aukera emango du ostiralean

Ostiral honetan, urtarrilaren 12an, “DokuIrun“-en zazpigarren edizioa abiatuko da, “El Futuro del Océano” piezarekin, Mario Cuesta Hernandoren zuzendaritzapean. Hitzordua 19:00etan izango da Amaia KZn. Proposamen hau datorren urtarrilaren 17an hasi eta urtarrilaren 19ra arte luzatuko den Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren (CIMASUB) baitan kokatzen da.

Proiekziora joateko interesa duten pertsona guztiek sarrera doan lortu ahal izango dute Amaia KZren webgunearen bitartez. Amaia KZko leihatilan bertan ere lortu ahal izango dute, ordubete lehenago eta beti ere sarrerak eskuragarri badaude, baita Luis Marianoren Turismo Bulegoan ere. Gainera, saioa Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren zuzendari David Sanchezek dinamizatuko du, eta itsas biologian doktorea den Alberto Santolaria izango da gonbidatu berezia.

“El futuro del Océano”

Ozeanoak une kritikoan daude beren etorkizunerako. Gehiegizko arrantzak, itsas habitaten osasunak edo kutsadurak eragindako arazoek berehalako arreta behar dute.

Zientziak bakarrik erantzun diezaieke mehatxu horiei, eta, horregatik, NBEk Garapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkada izendatu du. Espainian, Espainiako Ozeanografia Institutuak zuzentzen du erlojuaren aurkako misio hori, ozeanoa eta gizakiak orekan bizi daitezkeen etorkizuna bermatzeko.

Mario Cuestak ekoitzi eta zuzendutako dokumental hau 2021ean grabatu zen, eta, besteak beste, La Palmako krisi bolkanikoan Espainiako Ozeanografia Institutuak egindako lana, kontserbaziorako interes berezia duten habitatei buruz zientzialariek egiten duten jarraipena eta atun gorria edo olagarroa bezalako espezieen akuikulturari buruz munduan egin diren ikerketa aitzindarietako batzuk erakusten ditu “.

Hurrengo hitzorduak

Jarraian, DokuIrungo hurrengo hitzorduak zehaztuko ditugu.

  • “Nepaldala”

Zuzendaria: Asier Requejo.

Data: otsailaren 23an, 19:00etan.

 

  • “Arnasa betean. Emakume zinegileak”

Zuzendariak: Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía

Data: martxoaren 17an, 19:00etan.

DokuIrun

DokuIrun zinema dokumental programa ireki eta heterogeneoa da. Film hibridoak, esperimentalak eta abar hartzen ditu. Programak gaur egungo ekoizpeneko filmak eskaintzen dizkie herritarrei, normalean hiriko areto komertzialetatik kanpo geratzen direnak.

Amaia KZn egiten diren proiekzioekin batera, aurkezpen bat eta solasaldi bat egin ohi dira, protagonistaren edo adituren baten parte-hartzearekin, eta, ahal den neurrian, Irungo hiriarekin loturaren bat duten filmak bilatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude