Ekainaren 1ean Tabakorik Gabeko Eguna ospatzeko zigarrokinen bilketa antolatu dute

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean tabakorik gabeko nazioarteko eguna ospatzen da. Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egun ospatzeko Recicla Birziklatuk eta Surfriderrek indarra batu dituzte. Horretarako ekainaren 1ean Irunen zigarrokinen bilketa erraldoia egingo dute. Hiritarrak ekintza honetan parte-hartzera animatu dituzte, ahalik eta zigarrokin gehien jaso ahal izateko.

Zigarrokin batek 12 urte baino gehiago behar ditu degradatzeko. Espainian 75-90 milioi zigarrokin botatzen dira lurrera egunero. Zigarrokinak hiriko eta kostaldeko garbiketa-jardueretan bildutako hondakinen % 30etik % 40ra bitartekoak dira.

Beraz, Recicla Birziklatu eta Surfrider elkarteetatik aldaketa honen parte izan nahi dutenei, ekainaren 1ean 10:00etan Irungo San Juan plazan egingo den topaketara gerturatzera animatu dituzte. Guztira, jarduerak 2 ordu iraungo ditu. Ordu 1 bilketa egiteko erabiliko da, eta beste ordu bat bilketa zenbatzeko. Recicla Birziklatu elkartetik jakinarazi dutenez, parte hartzen dutenei eskularruak emango zaizkie, “motibazioa eta opari batez gainera”.

Ekintzan parte hartzeko izen ematea Surfriderren bidez egin behar da. Bestela, Recicla Birziklatu elkartekoekin harremanetan jarriz gero, izena emateko esteka zabalduko dute haiek ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude