Familia Laguna programaren parte-hartzaileek udalerriko baliabideen berri izan dute

Familia Laguna programaren baitan, urtarrilaren 30ean, “Irungo baliabideak ezagutzen” jarduera egin zen Dunboako Auzo Elkartean. Jarduera honen bidez, Dunboa eta Toki Alai ikastetxeetatik bertaratutako familiek herriko eragile eta elkarteek eskaintzen dituzten zerbitzuak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.

Dunboako Auzo Elkartean egindako jardueran ikasturte honetan udalerrira iritsi berria diren familia  askok parte hartu zuten. Eragileen artean, Udalaren esku-hartze komunitarioko, Adiskidetuak elkartea, Parean Elkartea, AEK, Kale Hezitzaileak, Haurtxoko sareko, Oxinbiribil guraso elkarteko eta Dunboa auzo elkarteko ordezkariak egon ziren.

Udalerriak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukerak ezagutzen jarraitzeko asmoarekin, hurrengo bisita Emakumeen Etxera egingo dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude