Foro Irun Hogeitabatek Irungo Euskal Jira laguntzeko bertso afaria antolatu du

Martxoaren 9an, larunbatean, Foro Irun Hogeitabatek bertso afaria egingo du Nabartenea elkartean. Afaria gaueko 21:00etan hasiko da eta Nerea Elustondok eta Sebatian Lizasok bertan jardungo dira. Bildutako diruaren %50a Irungo Euskal Jirari laguntzeko erabiliko da.

Afaria gaueko 21:00etan hasiko da Karrika nagusian kokatutako Nabartenea Elkartean. Afarian zehar Sebatian Lizaso eta Nerea Elustondo bertsotan arituko dira. Bertso afarian bildutako diruaren erdian Irungo Euskal Jira laguntzeko erabiliko da, izan ere, berriki arazo ekonomikoak dituela jakinarazi baitu Euskal Jiraren antolaketaz arduratzen den elkarteak.

Bertso afariko menuak 20 euroko prezioa izango du eta hauxe izango da: Bakailaoz betetako piperrak pikillo saltsan, masailak saltsan patata-purearekin, postre gozoa, kafea eta txupitoa. Menuaren barnean sartzen diren edariak, berriz, ardoa, sagardoa, freskagarriak, garagardoa eta ura. Hala ere, antolakuntzatik jakinarazi dutenez menuak aldaketak izan ditzake eta kopak ez dira menuan sartzen. Gainera, intolerantziak izatekotan, antolakuntzari jakinarazi behar zaizkie mezu bidez.

Bertso afarian izena emateko azken eguna martxoaren 7a izango da. Izen emate mezu bidez egin beharko da foroirunhogeitabat@gmai.com helbide elektronikora idatziz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude