“Iraganeko hona” kontzertua eskainiko du Náyade abesbatzak ekainaren 14an, larunbatean, Oiasso Museoan. Kontzertua 12:00etan izango da. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak Oiasso Museoan jaso beharko dira ekainaren 10etik aurrera, 10:00etatik 20:00etara.
Náyade abesbatzak bere proiektu artistiko berria aurkeztuko du bertan, Alaitz Urkiaren zuzendaritzapean eta Belén Sierra pianojolearen laguntzarekin. Kontzertuan kontserbatorioko ikasleek parte hartuko dute, Ana Galdós historialariak prestatutako testuekin eta Aizpea Goenagaren aurkezpenarekin.
musika eta historia uztartzen dituenak. Diziplina anitzeko kontzertua izango da non publikoari gonbidapena egingo diogun Irungo historian zehar bidaiatzeko, bere biztanleen ahotsetatik abiatuta.



