Irun Futsal taldeak igoera faseko lehen partidua jokatuko du ostiralean Artalekun

Argazkia: Irun Futsal. Egilea: Nicolás Garzón.

Irun Futsal taldea maila igoera lortzeko borrokan hastear da. Izan ere, ostiralean, igoera faseko lehen partidua jokatuko dute Artalekun. Liga fasean 2. postua bermatu ondoren, talde irundarrak igoera lortzeko borrokatuko da maiatza erdialdera bitarte.

Igoera-fasea partida bakarreko 7 jardunaldik osatzen dute, liga-formatuan. Fasearen amaieran lehenengo eta bigarren sailkatzea lortzen duten taldeek lortuko dute Gipuzkoako bigarren mailara igotzea.

Zehazki, hau izango da Irun Futsalek igoera fasean zehar jokatuko dituen partiduen egutegia:

  • Martxoaren 21ean, Artalekun Ekin-Oria Futsal taldearen aurka arituko dira.
  • Martxoaren 28an, Azkoitian, Izarraitz taldearen aurka arituko dira.
  • Apirilaren 4an, Artalekun, Altza Futsal taldea hartuko dute.
  • Apirilaren 11n, Pasaian, San Pedrotarra F.T.S izango dute aurkari.
  • Maiatzaren 2an, Artalekun, Nainap kirol elkartearne aurka jokatuko dute.
  • Maiatzaren 9an, Artalekun ere, Makax klubari aurre egin beharko diote.
  • Maiatzaren 16an, Anoetan, Anoeta areto futboleko taldea izango da azken aurkaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude