Irun Asteklima 2020 egitasmora batu da. Klima Aldaketaren Astearen harira, erakusketa eta mahai-inguru bat antolatuko dira Irunen. Euskadiko Aldaketa Klimatikoaren Astearen barnean, Asteklima 2020, antolatutako ekintzak martxoaren 30etik apirilaren 3ra bitarte egingo dira IruEgitasmo honek, Irungo Udalak trantsizio energetikoarekin loturik eman nahi dituen pausu berriekin lotura estua du.
Asteklima egitasmoaren barnean, bi ekintza nagusi antolatuko dira Irunen. Batetik, Klima Aldaketari Aurre erakusketa Palmera Montero gunean. Erakusketa martxoaren 30etik apirilaren 3ra zabalik egongo da, klima aldaketaren problematika eta emisioen inguruko informazioa zabaltzeko oso modu erakargarrian. Panel hauen bitartez kausa, efektu eta konponbideen inguruko informazioa zabalduko da. Era berean, martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean eta 3an erakusketa bisitatzen dutenek, hezitzaile klimatiko baten laguntza jaso ahalko dute, gaiak sortutako zalantzak argitu ahal izateko.
Bestetik, martxaren 31ean, asteartean, arratsaldeko 19:00tan Klima Aldaketaren gaia lantzeko mahai-ingurua egingo da. Palmera Montero eraikineko 2. Aretoan egingo da mahai-ingurua eta gaian adituak diren pertsonek haien iritziak azalduko dituzte alor ezberdinen inguruan. Mahai-inguruan Jakoba Errekondok, ingeniari agronomo eta pasai kulturaletana adituak, Arturo Elosegik, biologo eta EHUko irakasleak, eta Garazi Auzmendik, klima aldaketaren aurrean basoen egokitzapenaren garrantzian aditua den biologoak, parte hartuko dute. Mahai-ingurua euskaraz egingo den arren, aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Irungo Udalak diru-laguntza ekonomikoa jaso du, Asteklima 2020 egitasmoaren barnean gizartea aldaketa klimatikoaren inguruan kontzientziatzeko ekintzak antolatuko dituzten bertako entitateei zuzendutako diru-laguntzen barnean. Diru-laguntza 3.250€-takoa izan da, Ihobe eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak emandako laguntza da.
Klima Aldaketa ikuspegi irundarra
Borja Olazabal garapen iraunkorreko ordezkariak adierazi duenez, egitasmoaren helburu nagusia klima aldaketaren kausa eta ondorioak gizartera zabaltzea da. Horrelaa, garapen iraunkorreko ordezkariaren hitzetan, “eguneroko bizitzan egin daitezkeen aldaketa txikiek eragin ditzaketen onuren inguruan gizartea kontzientziatu nahi da”.
Garapen Iraunkorreko arlotik azaldu dutenez, egitasmo honekin batera, orain arte egindako eta 2020 urterako aurreikusitako trantsizio energetikoarekin lotutako ekintzak ezagutzera emango dira, adibidez, Irungo energia eta klimaren estrategia. Aldaketa klimatikoarekin loturik, aurtengo helburuen artean Klima eta Energia Jasangarriaren Aldeko Ekintza Planaren eraketa aurkitzen da. Horrela, 2030. Eta 2050. Urteetara begiratzen duten araudi eta estrategietan aurreikusitako igorpenen murrizketa lortzeko aurrera eraman beharreko ekintza eta neurriak zehaztuko dira.