Ostiral honetan, azaroaren 8an, Emakumeen Etxean Irungo auzoetan bakarrizketaren lehenengo emanaldia egingo da. Arratsaldeko 18:30ean izango da San Miguel auzoko adinekoentzako lokalean. Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak antolatutako egitasmoa izango da. Euskaraz eta gaztelaniaz izango da bakarrizketa, doan, eta interesdunak aretoa bete arte sartu ahalko dira.
Bakarrizketaren helburua auzotar guztiei Irungo Emakumeen Etxea zer den ezagutaraztea da, eta Udalaren ekipamendu horrek emakumeei zer jarduera eta zerbitzu eskaintzen dizkien azaltzea. Zehazki, Ana Eguiazabalek clown bakarrizketa bat emango du, eta, haren ondoren, bertaratzen direnek Emakumeen Etxeari buruzko zalantzak argitu ahalko dituzte, eta hobekuntza proposamenak egin, Etxea ezagun, irisgarri eta erakargarriagoa izan dadin herritarrentzat.
Eskola Feministaren jardueren barruan izango da emanaldia, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak Etxea elkarrekin kudeatzeko sinatutako hitzarmenaren esparruan diseinatutako egitarauaren barruan.



