Irungo Harrera Sareak kontzentrazioa deitu du azaroaren 21erako, larunbaterako, migratzaile eta kanariarrei elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzea goizeko 11:30etan egingo da Irungo San Juan Plazan.
Kontzentrazio honen bitartez, itsasoan galdutako migratzaileak kriminal bezala hartzea eta faxistak hauspotzea salatu nahi da. Horrela, politika arrazisten kontra egin nahi kanarietan zein hemen, horretarako, zirkulazio askatasuna eta bide seguruak bermatzea erreklamatuz.
Elkarretaratzean osasun krisialdia dela eta ezarritako segurtasun neurri guztiak beteko dira. Kontzentrazioan parte hartu ahal izateko maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta pertsonen arteko segurtasun distantziak errespetatuko dira.