Cristina Laborda alkateak eta Sergio Javier Udaltzaingoaren ordezkariak Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologia Graduko ikasleei harrera egin diete udaletxean. Laugarren mailako ikasle talde bat udaletxean izan da, unibertsitatetik Irungo Udalarekin harremanetan jarri ostean. Udal ordezkarien eskutik, segurtasun publikoaren eta herritarren bizikidetzaren inguruko lan-eredua ezagutzeko aukera izan dute.
Bisitaldian zehar, hamabost bat ikaslek bertatik bertara ezagutu dituzte Udalak hiritarren segurtasuna eta bizikidetza bermatzeko gauzatzen dituen lan-eredua eta neurriak.



