Belaunaldi bakoitzak badauzka bere irizpide eta erreferente propioak, eta gureak ez ziren honetaz libratu. Erromatarrentzako Etruskoak eta Greziarrak bezala, Erdi Aroko monarkientzako Erroma eta Grezia, edota XX. mendeko Europa eta Estatu Batuak munduarentzako; gaur egungo klasikoak ordea, ez dira ez hain klasikoak, ez zaharrak ere.
Klasikoaren berpizkundea belaunaldi bakoitzak eraikitzen du: moda eta momentuan sortzen diren irizpide eta bat-bateko korronteei jarraituz, sortzen diren “erreferenteak” dira, garai batean James Dean gizonentzako zen bezala, edo Sean Connery. Garai batean Julio Zesarrek berak, edo bestelako pertsonaiek, Augustok, zein Trajanok berak, estilo zein joerak ezartzen zituzten, gaur egungo futbolariek egiten dutenaren antzera. Klasikoak diren edo ez, beste zeozer litzateke, baina gaur egungo munduaren abiadurarekin, klasiko bat azkar da ahantzia, eta 20 urte baino gutxiagoko jendearentzat badaude existitu ez diren garaiak, beste belaunaldientzako erabateko erreferenteak direnak. Nola liteke ordea, garai bateko “klasikoa” ahaztua izatea? Musika klasikoan gertatzen den bezala, hau da, gaur egun XIX. mendeko Tchaikovsky, edota Mozart bat, zein Bach edo Mendhelson, zein Vivaldi bat, estralurtarren antzerakoak dira, Quevedo famatuaren ondoan. Ez, ez da aro berriko Quevedo klasikoa, reaggeton musika egiten duen klasiko berri bat baino.
Badirudi, iraganarekiko lotura apurtzen ari garela, edo apurketa kulturala edo arrakala handiagoa dela kasu batzuetan besteetan baino, gaur egungo kultura burbuila kultural bat bezalakoa dela, “klasikoaren” inguruko joera klasikoak erabat arrotzak izanik, bai arkitekturan, ezen margolaritzan zein filosofia edo beste arloetan.
Klasikoa zena, eta dena, dudarik gabe ez da berdina eta agian klasikoa zenaren eta denaren arteko hausnarketaren momentua heldu da. Iraganeko joera klasikoak hiltzen ari dira ordea?
Ez, interesak eta esparruak zein komunikabide kulturalak aldatzen ari dira. Badirudi iragan klasikoa, harri erromatar baten zutoina, tenplu batena, edota iraganeko antzerki baten eraikinak ez zaizkiola askori heldu, eta mugikorraren kulturan sartu bagara ere, iraganaren isiltasunak oraindik klasiko bezala jarraitzen du. Ezaguna edo ez, zure ingurukoa edo ez, oraindik, iragan ahaztu bateko elementuek mugiarazten dituzte gure barneko sentsazioak, mendeetan zehar egin duten moduan.
Liburutegi zahar eta ahaztu bateko nobela ahantzi bat bezala, Beethoven baten musika entzutea, edo Platonen mitoa irakurtzea, oraindik, gure kulturaren parte dira dudarik gabe, gure ondarearen parte jarraitzen dute izaten. Nahiz eta ezagunak ez izan. Baliteke, Erdi Aroan gertatu zen bezala, antzinaroko gaitegiak, liburuak, arkitektura tratatuak eta bestelako elementu zein idazkiak baztertuak izatea, ahantziak eta behin betiko desagertzea. Baina badago kultura ezberdinetan zehar, iraganarekiko lotura baten beharra, arrazoi praktiko zein espiritualengatik. Zaharragoak diren belaunaldiek ikasi dituzte gauzak iraganetik, eta gazteok, hortik ikasi eta zeozer berria egin dezakegu. Iragana ahazturik, kultura bazterturik, honek ez du balorerik galtzen, ordea, belaunaldi oso batek balore batzuk galtzeko arriskua dago, ez Erromatar edo Greziarren “klasikoak” errepikatu behar direlako, baizik eta historiaren belaunaldi ezberdinetan zehar, bizitzako arazo, irtenbide eta egoera askorekin konektatzeko aukera dagoelako. Nahiz eta mendeak igaro izan, oraindik, bizirik egotearen esperientziak komunean dituelako gauza asko iraganarekin, eta horrexegatik, gure iraganeko idazki, musika, leku eta istorioetatik esperientzia eta egoera askotan gure aitzindariengana buelta gaitezke, nolabait, haien idatziak irakurriz, gure oraina berrirakurriz, eta berpiztuz.
Klasikoa edo ez, hona Seikiloseko epitafioaren abesti bat, lehen edo II. mendeko abesti zahar bat:
“Harrizko irudi bat naiz,
Sizilok jarri nau,
Non betirako, banaiz,
Betiko oroimenaren seinale”
“Bizirik zauden bitartean, distira egin
Ez zaitez izutu ezerengatik.
Bizitzak gutxi irauten du eta,
Eta denborak amaiera eskatzen du eta”