Lehen Korrikalariaren Azokak running zaletuak Zabaltza plazaren inguruan bilduko ditu larunbatean

Otsailaren 21ean, Korrikalariaren Azokaren lehen edizioa hartuko du Zabaltza plazak. Hurrengo egunean, otsailaren 22an, eskualdea zeharkatuko dituen Bidasoko Maratoi Erdia eta 10K lasterketaren irekiera izango da. Aukera hori baliatuz, Irungo udaleko Hiri-bultzadako eta Sustapen Ekonomikoko arloaren eta Bidasoa Atletiko Taldearen eskuetatik ekitaldi hau antolatu da korrikalariak, hiritarrekin, merkatariekin, artisauekin eta GKEetako boluntarioekin elkartzeko.

Azokak kirolaren eta hiriko bizitzaren eta elkarteen arteko harremana estutzea du helburu. Horretarako, Zabaltza Plazak tokiko hogei erakusketari inguru bilduko ditu, Irungo merkataritza eta artisautza ikusarazteko, eta, horrekin batera, tokiko GKEak eta ‘SER Runner’ podcastaren grabaketa ere egongo dira bertan.

Hala, Zabaltza Plaza korrika egiteko grina bizitzeko topagune bihurtuko da hiritarrentzat, eta tokiko ekonomiak eskualdeko atletismoarekiko duen konpromisoa indartuko du. Bertan parte hartuko dute hiriko merkatari eta artisau hauek: Descansalia, Nia Floral Art, Amets Bakery, Calzados Vaquero, Gambara Janaridenda, Deportes González, Amaren Creaciones, Gure Galtzerdia, 4 eta 2, Jamel, Ittoita, Podoactiva, Zuriñe Celis, BAT eta Biarritz Olimpique.

Nuria Alzaga alkateorde eta Hiri-bultzadako eta Sustapen Ekonomikoko ordezkariak, beste hainbat eragilerekin batera, jardunaldi honetako programaren berri eman du. Hala, honako hau nabarmendu du: “Lehenengo Korrikalarien Azoka hau aukera aparta da kirolarekiko pasioa ahalik eta gehien bizitzeko, baina, era berean, tokiko komertzioa eta artisautza sustatzeko aukera eskainiko du. Ildo horretatik, ordezkariak eskerrak eman dizkie inplikatutako eragile guztiei, batez ere BAT taldeari, egindako lan eta esfortzu guztiagatik Bidasoako Maratoi Erditik haratago joateko.Nuria Alzagak baieztatu du, “nahasketa horri esker, larunbat hau oso egun berezia izango da, zalantzarik gabe”. Alkateordeak eta Hiri-bultzadako eta Sustapen Ekonomikoko ordezkariak gaineratu,  Udalaren helburu nagusienetako bat da ekimen dinamikoak eramatea kalera, hiritarrak aktibatzeko”.

Egun osoko programazioa

Larunbat honetan, Zabaltza Plaza running-aren topalekua izango da eskualde osoarentzat. Jardunaldiak hainbat ekintza izango ditu, hala nola ‘SER Runner’ podcastaren grabaketa edo hogei erakusketari inguru, tokiko ekonomiak eskualdeko atletismoarekiko duen konpromisoa indartzeko. Giroa osatzeko, erakundeak dinamizaziorako programa bat sortu du, DJ batekin eta pintura-lehiaketa batekin, besteak beste. Hala, azoka erakargarria izango da pertsona ororentzat, korrikalari sutsuenetatik hasi eta Irungo familietaraino. Gainera, azokak, halaber, tokiko bi GKEek parte hartuko dute: Tadamun, eta Bidasoako Minbiziaren Kontrako Elkartea, hain zuzen. Modu horretan, jardueraren izaera soziala bultzatzeaz gain, Irungo Udalaren eta BAT taldearen balio solidarioak ere ikusaraziko dira.

Era berean, 10:00etatik 20:00etara arte, BAT taldeak karpa propioa izango du dortsalak emateko lasterketetan (bai 10 kilometrokoan bai maratoi erdian) izena eman duten pertsonei. Hamar komertziok deskontuak eskainiko dizkiete lasterketan parte hartzen dutenei, baldin eta dortsalarekin joaten badira: Nia Floral Art, Beauty Room, Brikolajes Easo, Herboristería Begoña, Descansalia, Atrezzo, Calzados Vaquero, Jurpis eta Valira Irun.

‘SER Runner’ podcastera bueltatuz, jardueran zehar, kirolari eta tokiko atletismoko pertsona nabarmenak gerturatuko dira mikrofonoetara hainbat gairi buruz hitz egiteko: errendimendua eta osasuna, turismoa eta kirolaren arteko harremana, eta mota honetako kirol-jarduerek hirietan duten eragin ekonomikoa, besteak beste.  Podcasta ohiko plataformetan deskargatu ahalko da, otsailaren 21eko gauean bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude