Lurtarron, desafioak

Doinua: Potajiarena
Egilea: Andoni Zelaia

1)
Zer moduz irakurle
Zenbait gogoeta,
Noren eskutan dago
Lurtarron oreka,
Iturriak agortu
Mendiak erreta,
Ura gainez daraman
Ibaia, erreka,
Gaixotasun sintomak
Hartu du planeta.

2)
Hausnartzeko denbora
Hartzea bederen,
Planeta bakarrean
Bizi gara zeren,
Laster ez da guretzat
Ez eta besteren,
Zuzentzeko aukera
Helduko ote den,
Ondorengoentzako
Kixkali baino lehen.
3)
Ozono zulo beltza
Handitzen, handitzen,
Atmosfera zikinez
Hari da loditzen,
Otz-bero, baremoak
Dijoaz gorritzen,
Ezin esan naturak
Ez duela sufritzen,
Gero eta zailago
Daukagu garbitzen.
4)
Aurre ikusten duen
Zientzi zentroa,
Itsasoa igoko
Omen da metroa,
Zikloiak, lurrikarak
Dena da makroa,
Horren aurrean nola
Mantendu neutroa,
Gerora iristeko
Orainan zikloa.

5)
Kontsumo erregelak
Ez da berriketa,
Multinazionalen
Zombi hariketa,
Dena da merkatua
Diru pilaketa,
Aurrean pareta bat,
Atzean pareta,
Ez ote gara hari
Burukin kolpeka.

6)
Abia-puntuaren
Kilometro zero,
Denbora kontua da
Extresan bezero,
Nora, joan etorri
Hola egunero,
Beste biderik iada
Ez da honezkero
Tximista bezain bizkor
Bidaiatu edo.
7)
Lur azpiaren txanda
Bete baita gaina
Bide-gorri, metroa
Ta bus-a jakina,
Bakoitzari autoa
Motoa patina,
Lemoniz-en bikia
Beharko da baina,
Elektrika sortzeko,
Guztientzat haina.
8)
Lurtarron erronkari
Jo diot aldaba,
Kontsumoa handitu
Berdin habiada,
Zorionaren zama
Zinez hori bada?
Itzulerarik gabe
Aurkituko gara,
Suntsipenera doan
Trena habian da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude