Urte hasieran, mugaz gaindiko Bidasoa Bizikletaz proiektua aurkeztu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Département des Pyrénées Atlantiques delakoak proposatutakoa, IDEIAK aurrekontu parte-hartzaileen barruan. Proiektua Hondarribia, Irun eta Hendaiako Balazta, Badoa eta Recycl’Arte elkarteei esleitu zitzaien, eta Bidasoako eskualdean bizikleta mugikortasun jasangarriko modu gisa erabiltzea du helburu.
Urtkeo lehen hiruhilekoan hainbat jarduera egin dira, hala nola autokonponketa tailerrak, bizikletaz ibiltzeko emakumeentzako ikastaroa, bizikletaren alde lan egiten duten elkarteen topaketa…
Maiatzean zehar berriz, proiektu honen barnean programatutako beste hainbat jarduera egingo dira. Batetik, maiatzaren 14an Ekoetxea Txingudin goizeko 10:00etatik 14:00 Bizibilketa egingo da. Maiatzaren 15ean eta 16an Hondarribian Emakumeentzako ikastaroa eta tailerra egingo dira, oraindik zehazteko dauden leku eta ordutegian. Azkenik, ekainaren 22an eta 29an eta uztailaren 6an, 13an eta 20ean, Hendaian Recycl´arte elkartearen egoitzan autokonponketa tailerrak egingo dira 16:00etatik 18:00etara.
Bizi-Connect Proiektua
Bestalde, Balazta, Recycl’arte eta Nasuvinsarekin koordinatuta Nafarroako Gobernuak, Euskadi eta Akitania Berriarekin batera, bultzatutako beste proiektu batean murgilduak daude: BIZICONNECT proiektua, Euroeskualdeko herritarrak bizikleta garraiobide jasangarri gisa erabiltzeaz kontzientziatzeko jarduera-programa oso bat barne hartzen duena.
Proiektu honen barnean beste hainbat ekintza egingo dira maiatzean eta ekainean zehar. Maiatzaren 23an eta 30ean Balazta elkartearen lokalean bizikleten autokonponketa tailerrak egingo dira 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 6an, Hondarribian autokonponketa tailerra egingo da oraindik zehazteke dagoen lekuan. Ekainaren 10ean Lesakara bizikleta paseo bat egingo da Bide berdetik eta bertan bizikleta festa ospatuko da 10:00etatik 16:00etara.