Sektoreari laguntzeko ekimena da, pandemia dela-eta gune gorrian sartu diren udalerrietan, Eusko Jaurlaritzak tabernak eta jatetxeak itxiarazi ondoren
Hiriko ostalaritzaren aldeko ekimenen barruan, Eusko Jaurlaritzak iazko urtearen amaieran taberna eta jatetxeak itxi ondoren, Irungo Udalak www.irun.org udal-webgunean atal bat ireki zuen etxeko edo lokalean jasotzeko zerbitzua eskaintzen zuten ostalaritza-establezimendu guztiak biltzeko. Helburua taberna eta jatetxe horiei ikusgarritasun handiagoa ematea zen, neurri berriekin ateak itxi behar izan baitzituzten.
Joan den asteartean, taberna eta jatetxeek ateak itxi zituzten berriro Irun gune gorrian sartu zenean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpena oinarri hartuta, kutsatze handiak eragindako udalerrietan. Horrela, Hiri Bultzada Arloa establezimenduekin harremanetan jarri da atal hori bera eguneratzeko eta ikusgarritasun handiagoa emateko.
Horrela, udalaren webgunean biltzen dira etxean jasotzeko edo entregatzeko zerbitzua eskuragarri duten establezimenduen zerrenda. Harremanetarako datuak (telefonoa eta/edo webgunea) eta eskaintzen dituen zerbitzuak aurki daitezke. Zerrendan agertu nahi duten taberna edo jatetxe guztiek fgonzalez@irun.org helbidera mezu bat idaztea besterik ez dute, beren datuak bidaliz.