Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Bidasoako biztanleen eskuzabaltasuna eskertu du

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, joan den asteburuan Irunen egindako urteko diru-bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Helburu honekin ospatu zen eguna: gizarte osoak minbizia duten
pertsonei babesa emateko; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartzeko; eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzeko.

Zenbaketaren ondoren, larunbatean bildutako dirua 3.680,5 eurokoa izan zen. Hainbat boluntario hartu zuten parte jardunaldi solidario honetan, hiriko hainbat tokitan jarri ziren mahaietan banatuta. Urteko diru-bilketa, herritarrei elkartea hor dagoela eta pazienteei eta senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela gogorarazteko aukera ematen duen ekimena da.
Lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dira.

Diru-bilketari esker, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitu, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten jarraitu ahal izango dira. Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, beraz, diru-bilketa bezalako ekimenak ezinbestekoak dira hauek mantendu ahal izateko.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-etik boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honetan eta beste batzuetan parte hartuz Elkarteari laguntzen egiten duten lanagatik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude