Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak koloneko minbiziaren aurkako topaketa mediko-gastronomikoa egingo du Irunen

Martxoaren 31n Koloneko Minbiziaren Aurkako Eguna izango da. Hori dela eta, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak aurreko urteetako hain arrakastatsuak izan ziren topaketa mediko-gastronomikoak berriro antolatzea erabaki du. Aurreko edizioetako topaketa hauetan, 500 pertsona baino gehiago bildu ziren Gipuzkoako hainbat udalerritan.

Topaketa mediko-gastronomikoa Irunen

Topaketa mediko-gastronomikoa martxoaren 29an izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan La Salle elkartean (San Marcial, 4b). Sukaldari batek menu osasuntsua prestatuko du topaketara bertaratzen diren guztientzat. Maider Sierra, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko psikologoak, zuzenduko du saioa.

Osasunarekiko kezka duten herritar guztientzako jarduera da. Izen-ematea doakoa da eta elkartearen telefonora deituz 943 45 77 22, gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidaliz egin daiteke, topaketa egingo den lokalaren edukiera bete arte.

Elkartearen 2022ko minbiziaren behatokiaren arabera, EAEn diagnostikatutako minbizi mota gehienak Kolon ondestekoa (%14,54), Prostatakoa (%12,44) eta Bularrekoa (%11,59) dira.

Horregatik, koloneko minbizia bakarrik gizonei eragiten dien gaixotasuna dela desmitifikatzea, gaixotasun horren kausa saihesgarriak ezagutzea eta gure osasunaz arduratzea dira topaketa mediko-gastronomiko horietan lortu nahi diren helburuak. Topaketa horietan, jarraibide osasungarriak emango dira gure eguneroko dieta prestatzeko eta zaintzeko, eta ezaugarri horiek biltzen dituen menu bat prestatuko da bertaratuko diren pertsonen aurrean. Horrez gain, detekzio goiztiarreko proben garrantzia azpimarratuko da, hala nola gorozkietan ezkutatutako odolarena eta minbizi horrekin lotutako aurrerapen guztiena. Ikerketa eta prebentzioa ezinbestekoak dira minbizia sendatzeko. Elikadura orekatu bat izatea, tabakoa eta alkohola bezalako toxikorik ez hartzea eta ariketa fisikoa egitea, patologia horren kontrako prebentzio-faktoreak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude